Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gabonetako kontzertuak, Arrasate musikalen eskutik
Gabonak direla eta, Arrasate Musikaleko musikariek bi kontzertu eskainiko dituzte abenduaren 15ean eta 16an.
 (id: 7889362) 
Testua: Ibai Trebiño / argazkiak: MB artxiboa / 2016-12-12

Gabon jaiei begira jarrita, Arrasate Musikalek zuzeneko hainbat ekitaldia antolatu ditu aste honetarako.

Ostegun honetan, abenduaren 15ean, Arrasate Musikaleko ikasleek Gabonetako kontzertua eskainiko dute Abaroan. Erretiratuei zuzendutako emanaldia 17.15etan hasiko da eta bertan, ikasle ugarik hartuko dute parte, instrumentu desberdinak entzuteko aukera eskainiz.

Ostiralean berriz, ikasleek ohiko Gabonetako kontzertua eskeiniko dute Kulturaten (18.30tan). Taldekako zein bakarko abestiak interpretatuko dira bertan, tartean gabonetako abestirik famatuenak.

Bestalde eta urteari amaiera emateko, Arrasate Musikaleko Bandak ohiko Gabon Zaharreko kontzertua eskeiniko du abenduaren 31an Amaia antzokian.

BIG Band taldearen CDa salgai

Gabonak hurbiltzen ari direla, Arrasate Musikalek Big Band taldeak grabaturiko CDa salgai jarri du. Arrasate Musikalek jakinarazi duenez, CDa Elkar liburu dendan, Arrasate Tabernan edota Musika Eskolako idazkaritzan erosi ahal izango da, 5 euroko salneurrian.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE