Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
Debagoieneko Ospitaleko Berriak aldizkariaren laugarren alea debagoiendarren eskura dago 

Debagoieneko Ospitaleak dituen zerbitzuen, teknologiaren eta azpiegituren aurrerapenen berri emateko duen helburuari jarraituz, Berriak aldizkariaren laugarren alea kaleratu du.
300 (id: 7871942)

 

 

 

Arrasate, 2009ko ekainaren 1a


Ospitaleak gaixoen eta erabiltzaileen segurtasuna eremu guztietan bermatzeko egiten duen lana azpimarratzen du. Horretarako, etengabeko hobekuntzarako bidean ibiltzeaz gainera, laster 90 Kodea izenekoa jarriko du abian, zenbaki horren bitartez, bihotzeko geldialdia gertatzen den kasuetan izugarri azkarra den protokolo bat lanean berehala jartzeko. 

 

Laugarren ale honen erreportaje nagusiak Kirurgia Ortopediko eta Traumatologia Zerbitzua hurbiltzen digu. Horretaz gainera, besteak beste jakingo dugu Ospitaleko Sukaldeak zergatik jaso duen ISO 9001-2000 ziurtagiria, jaio aurretik kromosomen inguruko anomaliak antzemateko programaren nondik norakoak eta otorrinolaringologian ezarri den laserrak dituen abantailak. Prebentzioari lotutako atalak polenak sortzen dituen alergiei buruz hitz egiten digu. 

 

Aldizkaria hiruhilabetekaria da eta ondorengo lekuetan aurki daiteke: Ospitalean, Debagoieneko anbulatoriotan eta farmazietan, eta Udal bulegotan, hala nola, liburutegiak, kiroldegiak, etab. Bertako arduradunei Ospitaleak eskerrak eman nahi dizkie erakutsi duten eskuzabaltasunagatik. Aldizkaria Ospitaleko web orrian pdf formatuan ere ikus daiteke. 

 

  Artxiboa deskargatu Tamaina  
Tipo .BEhosp4.FH10_-_Google_Viewer.webarchive BERRIAK ALDIZKARIAREB 4. ALEA 625 KB Descargar 640421K


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE