Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Tartean taldearen eskutik

Umore klabean, euskal musikan zehar bidaiatu du publikoak

Bideoa, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 25, asteartea

 

Udaleko Kultura Sailak antolatuta, atzo gauean 'Ez dok hiru' antzezlana taularatu zuen Tartean taldeak Monterron parkean.

 

San Joan jaien testuinguruan, obrak euskal musikagintzaren historian zehar bidaiatzea proposatu zion ikus-entzuleari, umore klabean nagusiki.

 

Horretarako, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktore ezagunek, hiru musikari gazterekin batera, antzerkia eta zuzeneko musika tartekatu zituzten.

 

Ikus-entzuleen artean barre-algarak eragin zituzten ekitaldian zehar, eta emanaldiaren bukaeran publikoaren txalo beroak jaso zituzten. 

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE