Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Herritar baten kexa: Malbinetako igogailua

HERRITAR BATEN KEXA: MALBINETAKO IGOGAILUA

595.Kexa.Gorostizako.Igogailua.HERRITARBAT (id: 8960564)


Testua eta argazkiak: Maitane Rodriguez / 2019ko urriak 6, domeka

 

Uste dut kexa honekin Malbinak (Gorostiza) auzoko bizilagunak oro har ados daudela, baita Erguingo hainbat ere, hauek ere Bizkaia etorbideko igogailua erabiltzen baitute.

 

Orain direla urte batzuk argia ikusi genuen, auzora igotzeko igogailu publikoa eraiki zenean. Baina herriko beste igogailuak eraiki ondoren, eta gure igogailuaren funtzionamendua ikusita, konturatu egin ginen auzoan sufritzen genituen gabeziez.

 

Hasieratik igogailua txarto diseinatu zen, txikia, haur-kotxea daramaten pertsonak ilaran jarri behar dira, igogailuan haur-kotxe bat soilik sartzen delako. Igogailua igotzen da auzoaren behealdeko kalera soilik, eta ondorioz beste 3 kaleetako bizilagunek eskailerak igo behar izaten dituzte, edo buelta osoa eman eta aldapa igo haur-kotxea eramanez.

 

595.Kexa.Eskailerak.Itxita.HERRITARBAT (id: 8992752)

 

Txarto diseinatuta egoteaz gain, onartu behar da igogailuak tratu txarra jasaten duela, hainbatetan puskatu baitute, ispilua, zokaloak, ateak, etab. Batzutan usai txarra dario. Ez dakigu Udalak neurriren bat hartu duen gizatasun falta hau saihesteko (agian kamera bat nahikoa litzateke beldurtzeko...). Auzoan urteak daramatzagu sufritzen igogailua sarritan apurtuta egotea, eta alternatiba bakarra (Munarrera joan eta aldapatik igotzeaz gain) eskailerak dira. Egia da behealdean, Bizkaia etorbidean, igogailuarengandik hurbil daudela, baina goialdean buelta handia eman behar da. Ezustean ikusi dugu eskailera hauek itxi dituztela, orain direla egun batzuk, uste dut lur-jausien arriskuagatik, baina ordutik ez dugu inor lanean ikusi.

 

Gaur goizeko (ostegun goizeko) egoera bi argazkietan ageri da, eta bizilagunok bat gatoz: igogailu honekin egunero konturen bat dago.
 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE