Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ekin Emakumeak elkarteak egitarau zabala prestatu du ekainerarte
Ikastaroak, hitzaldiak, tailerrak, izango dira hemendik eta ekainerarte elkarteak eskainiko dituen ekintzak.

Maitane Muñoz-2016/01/22

 

Ekin Emakumeak elkarteak ekainerarteko ekintza plangintza prest dauka jadanik. Gustu guztietarako ekitaldiak izango dira lehenengo seihilabete honetan prestatu dituztenak. 

 

Emakumeentzako Tao ikastaroa

 

Kontxi Garmendiak eskainiko du ikastaroa eta hileko lehen ostegunetan izango da arratsaldeko 6etatik 8etara. Elkarteko bazkideentzat 32€ kostatuko da ikastaroa eta gainerakoentzat 35€.

 

Joskintza

 

Orratzarekin trebetasuna hartu nahi dutenek, aukera aparta izango dute. Dunixe Royo ibiliko da irakasle lanetan eta honako egunetan izango dira klaseak: otsailaren 2, 6, 16, 23 eta martxoaren 1, 8, 15, 22an 18:30tatik 20:30etara. Prezioa, 45€ bazkideentzat eta 50€ gainontzekoentzat.

 

Emozioak eta hauek artisautza

 

Emozioen mundura gerturatzeko eta tresna hauek gure garapenerako erabiltzen irakatsiko du Teresa Aranzibiak otsailaren 3, 10, 17, 24ean eta martxoaren 2, 9, 16, 23an arratsaldeko 6etatik 8etara. Prezioa, 45€ bazkideentzat eta 50€ gainontzekoentzat.

 

"Ama txarren kluba" hitzaldia

 

Amatasunak sortzen dituen esperientzia onez, zailez eta bizi izaten diren egoerez mintzatuko dira hitzaldi honetan. Hitzordua martxoaren 10ean izango da arratsaldeko 6etatik aurrera. 

 

Osasunaren autogestioa eta sendabelarrak

 

Maiatzaren 5, 11, 19, eta 26an medikuntza naturala izango da protagonista. Hitzordua arratsaldeko 6etatik 8etara izango da. Ikastaroaren prezioa 45€ publiko orokorrarentzako eta 40€ bazkideentzat. 

 

Ikastaro, hitzaldi eta tailerretan izena emateko, elkarteko egoitzara gerturatuta (Pablo Uranga 4, behea), 943 79 83 70-651 70 79 36 telefonoetan edo emakumeak@ekinemakumeak.eus posta elektronikoz egin daiteke. 

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE