Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kirol prebia
Mondragon Unibertsitateak derbya jokatuko du Easoren aurka
Ford Mugarri etxean arituko da Urdulizen aurka, eta Mondrak eta Leintz Arizmendik kostaldera bidaiatuko dute. Mondratek berriz, atsedena hartuko du sailkapeneko lehen postuan.

 (id: 7796454)Testua: Marijo Simon. Argazkiak: MB artxiboa. 2018ko abenduak  5, asteazkena.

Bihar, osteguna, bi partidu jokatuko dira. Eguerdiko 15:30ean Oiartzunen, Mondrak Oiartzun taldearen aurka jokatuko du Karla Lekuona futbol-zelaian. Partidu garrantzitsua arrasatearrentzat, aurrean arerio zuzena izango dutelako.

Bestalde, arratsaldeko 18:00etan  Ford Mugarrik Urduliz taldea hartuko du Musakola kiroldegian. Patxi Garciaren taldea garaipenaren ibilbidera bueltatu da, eta laugarren garaipenaren bila irtengo da kantxara.

 

Larunbatean berriz, Mondragon Unibertsitateak derbya jokatuko du Easoren aurka. Arratsaldeko 18:00tik aurrera Musakolan klasiko bat ikusteko aukera izango da. Oraingoan Donostiako taldea ez da une onean heltzen norgehiagokara, azken bigarrena da sailkapenean garaipen bakarrarekin.

Bukatzeko, Leintz Arizmendiko neskak Zumaian arituko dira. Arratsaldeko 17:00etan irtengo dira Aita Mari futbol- zelaira Zumaiako taldearen aurka jokatzeko. Touringen aurka Ibarran irabazi ondoren, konfiantza osoarekin irtengo dira garaipenaren bila.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE