Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua eta argazkia: Arrasate Rugby Taldea]

Arrasatek "sentsazio oso onekin" irabazi du hiruko txapelketa

Testua eta argazkia: Arrasate Rugby Taldea / 2019ko irailak 23, astelehena
 
Datorren asteburuan Euskal Ligako 2. mailako liga txapelketa jarriko da martxan eta, estreinaldiko jardunaldiaren baitan, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek Iruñeari egingo diote bisita. Ikasturte berria prestatu eta denboraldi-aurrea borobiltze aldera, Julen Barrutiaren mutilek hiruko lagunarteko txapelketa jokatu zuten zapatu arratsaldean Mojategin. Arrasatearrek Gaztedi eta Zornotzako Urgozo taldeak izan zituzten aurkari eta, 20 minutuko lau partidu jokatu zituzten. Etxekoak guztietan garaile suertatu ziren, eta entrenatzaile zuri-moreak adierazitakoaren arabera, “sentsazioak oso onak izan ziren”. 
 
Dena, baina, ez zen positiboa izan Kanpanzar Arrasaterentzat, bi jokalarik zelaitik erretiratu behar izan zutelako lesionaturik: Oxelek belaunean min hartu zuen, eta Joseba Gasteizko Santiago ospitalera eraman behar izan zuten masailezurreko fisura batekin.

Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE