"Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak" (atsotitza)

NABARMENAK

  • MANIFESTAZIOA BILBON MANIFESTAZIOA BILBON

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Zuzendari orokorrak balorazio positiboa egin du
Zarzuela jendetsua izan da, bai eszenarioan, bai eserlekuetan
Amaia Antzokia ia goraino bete zen atzo (larunbata) “El barberillo de Lavapiés” ikusi eta entzuteko. Izaskun Murgiakoek eta Arrasate Musikalek interpretatu zuten.

590.Zarzu.08.koroa (id: 7751158)


Testua: Mondraberri / Argazkiak: MB artxiboa / 2008ko azaroak 23, igandea

 

Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoak eta Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak eskaini zuten atzo arratsaldean zarzuela ezagunaren estreinaldia.

Elkarte Lirikoko bakarlariak eta koroa aritu ziren oholtza gainean, hau da, 70 lagun baino gehiago kantuan eta antzezten. Azpimarratzekoa da protagonista nagusien ahotsak, publikoaren gustukoak izan baitziren.

Aktoreek Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoaren doinuei jarraitu zieten. Orkestra Iker Olazabalek zuzendu zuen, lehen aldiz orkestraren gidari zarzuela batean.

700 ikus-entzule baino gehiagok jarraitu zuten emanaldia Amaia Antzokiko eserlekuetatik, eta beraz, atzoko sarrera ia guztiak agortu ziren.

Zarzuelako zuzendari orokorra, Tere Gonzalez, gustura geratu zen emanaldiarekin. Gogoratu asteburuan beste bi emanaldi izango direla:

  • Ostiralean (azaroak 28), arratsaldeko 20:00etan
  • Larunbatean (azaroak 29), arratsaldeko 19:30ean
590.Zarzu.08.orokorra (id: 7788477)

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE