Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Munduko Arrozak: milesker Arrasate!!
Uztailaren 13an saldutako txartelen dirua Salvamento Maritimo Humanitario GKEri bideratuko da

Bizikidetza  (id: 8167111)


Testua eta argazkia: Munduko Azorrak jaiaren antolatzaileak. 2019ko uztailak 15, astelehena. 


Milesker, uztailaren 13an, gurekin Munduko Arrozak jaia ospatzera hurbildu zineten arrasatear guztiei.


Zuek € 1en erositako txartelekin 95€ batu genituen eta gehiengoek bozkatutako SALVAMENTO MARITIMO HUMANITARIO (SMH) gobernuz kanpoko erakundera bideratuko ditugu.


Munduko Arrozak jaian arroza aleak batu gintuen, baina badira batzen gaituzten beste “ale” asko ere: gure herriaren ongizate nahia, gure seme-alabentzako etorkizun hobeago baten nahia, elkar ulertze nahia, gure hizkuntzen biziraupen nahia ...

 

Goazen bada, “arroza ale” guzti horiek biltzera, gure herrian bizikidetza positibo bat sustatzera eta kultura aniztasun aberastasun honen aitortza elkarrekin egitera.

Munduko Arrozak jaiaren antolatzaileak.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE