Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
GKEren 20. urteurrenaren barnean

Mundukideren Brasil eta Kolonbiako programetako ordezkariek Arrasate bisitatu dute

Kulturaten egindako solasaldian Mundukiderekin lankidetzan herrialde bietan martxan dituzten programei buruz hitz egin dute.

595.Mundukide.Bisita.Brasil.Kolonbia (id: 8043795)


Testua eta argazkia: Marijo Simon. 2019ko azaroak 4, astelehena.


Mundukidek 20. urteurrena ospatzen du aurten, eta honen inguruan hainbat ekitaldi antolatu ditu. Gaur arratsaldean Brasilgo eta Kolonbiako lankidetza programetan Mundukiderekin elkarlanetan ari diren mugimendu sozial eta kooperatibetako kideak bisitatu dute Arrasate.


Alde batetik, Celina Imbajoa Colombiako COEMPRENDER kooperatibako lehendakaria (Nariño - Pasto), eta bestetik, Brasildik etorritako Clarice Rodriguez Movimiento de Trabajadores Sin Tierra-ko kidea eta San José kooperatibako produkzio arduraduna, Milton Jose Fornazieri  MSTko produkzio sektoreko koordinatzaile nazionala, Ademar Paulo Ludwig  MSTko Amazens do Camporen koordinatzailea, Luis Costa Parana estatuko Garapen Jasangarriaren eta Trebakuntza Agroekologikoaren koordinatzailea (CEAGRO), Alvaro de la Torre Rio Grande do Sul gestio taldearen eta kooperatiben zentralaren koordinatzailea, eta Ester Hoffmann MST Gerais meategiko zuzendaritzaren kidea.


Brasildik eta Kolonbiatik etorritako kideek eskertu egin dute Mundukide euren herrialdetan egiten ari den lana, baita Euskal Herria ezagutzeko aukera ematea ere. Brasilen kasuan, Mundukidek 2006tik dihardu MSTrekin elkarlanean. Lau esparruetan banatu daiteke Brasilen egiten ari diren lana:

- Kooperatiben kudeaketan eta pertsonen heziketan lagun izan.
- Produkzio kateak indartu salmenta gunera arte.
- Iraunkortasunean oinarritutako saltoki sare bat garatu.
- Kooperatibismoa hedatu Brasilgo hainbat lekutan arrazoi kulturalegatik arazoak izan diren guneetan.

Nabarmendu dute elkarlan honetan egin diren beste bi lanketa: alde batetik , kooperatibetan gizonezkoen eta emakumeen arteko berdintasunezko harremanak garatzea proiektu honetako gune guztietan, eta bestetik, azkenengo hilabeteetan Brasilen, Bolsonaroren aldetik, bizi ari den errepresioaren ondorioz giza eskubideak babestea.  


Mundukide Brasilgo hegoaldean 2007an lanean hasi zen. Hainbat kooperatiba martxan zeuden, eta Mundukidek hauen garapenean ere lagundu du. Ondoren, Brasilgo ipar-ekialdean ere martxan jarri dituzte beste kooperatiba batzuk.  Honekin batera, ekoiztutako produktuen merkaturatzean ere dihardu, ez soilik Brasilen, baita Eroskiren laguntzarekin, beste herrialde batzuetan ere.


Kolonbiaren kasuan berriz, hainbat kooperatibak lanean ari ziren aurretik birziklapenaren sektorean , eta 1997. urtean CO-EMPRENDER  sortu zen Fundacion Social elkarteari esker. 2017an kooperatibaren egoera oso eskasa zen. Une horretan Mundukidek bere laguntza eskaini zion, eta 2018tik batera lanean ari dira. CO-EMPRENDERek 35 bazkide ditu,  baina 2006 pertsonak lan egiten dute, gehienak emakumeak, lauzpabost haur dituztenak.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE