Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Erritmo bizian, aldarrikatuz, amore eman gabe

Perlatak Berlinen ere "barrutik aterako abestiak" jendarteratu ditu, pasa den asteburuan

Laukote arrasatearrak 2015etik sortutako eta jotako abestiak "Nondik hasi" lanean bildu ditu. CDa jada erosgai dago bertan, eta kontzertu batzuk dituzte jada agendan.

595.Berlinen.Kontzertua.2.PERLATA (id: 7864719)


Argazkiak eta bideoa: Perlata / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2017ko apirilak 17, asteartea

Maialen Oleaga (ahotsa eta baxua), Jaione Martinez (gitarra eta biolina), Ane Garai Arrieta (gitarra eta koruak) eta Ander Morenok (bateria) osatzen dute Perlata taldea.

2015ean taldea osotu ostean, aurtengo urtarrilean diskoa grabatu dute Berrizko Lorentzo Records-en.

CD honetan bildu dituzte "taldea sortu genuenetik sortu eta jo ditugun abestiak, eta pozik gaude emaitzarekin".

Taldea punk-rockean mugitzen dela esan daiteke, baina funtsean "barrutik ateratzen zaigun musika egiten dugu, ez dugu gustuko definizioetan ibiltzea".

Orain arte zaletuen aldetik "iritzi oso onak jaso ditugu, oso gustuko dute, CDarekin ondo transmititzen dugu Perlata zer den".

Lan berriaren izena "Nondik hasi" da, baita bertako abestietako bat ere. Izen horrekin adierazi nahi dute "txarto dauden gauzak aldatzen hasi behar genukeela".

Gainera, lehenbiziko lana denez ere, hastapen hori ere aditzera ematen du izenak. "Gizartean badugu zer aldatua, eta poliki-poliki aldatzeko borondatea daukagu".

Sorkuntza lanak "denon artean egiten ditugu neurri batean, taldekide bakoitza bere ekarpenak egiten saiatzen da".

Perlata jada aurkezpen biran dabil, eta lehen kontzertua Iratin eman zuen Korrikaren egunean:

"Iratiko kontzertua oso ondo atera zen, oso gustura jo genuen, eta lagunarteko kontzertua izan zen, etxean jokatu genuen".

Gainera, "aspalditik ez genuen kontzerturik jotzen, eta oso gogotsu geunden zuzeneko bat emateko".

 

 

595.Berlinen.Kontzertua.PERLATA (id: 7935065)

Aurreko asteburuan Berlinen kontzertua eman dute, Clash Berlin tabernan, eta "guretzat kriston esperientzia izan da".

"Clash tabernan euskaldun asko mugitzen dira, eta entzule ugari euskaldunak ziren, tartean arrasatearrak ere".

Zapatuko festibalean Gang Zero alemaniarrek eta Estricalla euskaldunek ere jo zuten. Aurrera begira, Perlatak ondoko lekuetan joko du:

  • Elorrixon maiatzaren 5ean (ostirala)
  • Arrasaten ekainaren 10ean (larunbata)
  • Iruñeko Donibane auzoan ekainaren 23an
Zuzenean ikus-entzuteaz gain, CDa entzuteko aukera ere badago, CD ondoko lekuetan erosgai dago:
  • Irati
  • Jai-zale
  • DAT
  • Iluntz
  • Taupa
  • Osorik
  • Eskoriatzako Inkernu
  • Aretxabaletako Kixkor
  • Aretxabaletako Urbaltz
  • Bergarako Arranoa
  • Oñatiko Arranoa
  • Durangoko Txalaparta taberna
  • Elorrioko Arranoa
"Jendea animatu dadila CDa entzutera, kontzertutara hurbiltzera… eta gozatu dezagun!"

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE