Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mondra 2 - Euskadi 5

Euskadiko selekzio gazteak irabazi du lagunarteko partidua

Aitor Lopez Rekartek egin du ohorezko sakea. Andoni Azkargortaren mutilak 2-0 aurreratu dira, baina Euskadik buelta eman dio lagunarteko partiduari.

400.Mondra-Eusk.Rekarte (id: 417373)


Testua: G.L.H. / Argazkiak: N.G. eta G.L.H. / 2009ko otsailak 26, osteguna


300 lagun inguru batu ziren atzo iluntzean Mojategiko harmailetan, lagunarteko partidu interesgarria ikusteko. Aitor Lopez Rekartek egin zuen ohorezko sakea, publiko arrasatearraren txaloen artean. Lagunarteko partidu hau antolatu zen selekzioan jokatzen duten bi gazte arrasatearren bitartez: Gorka Eraña eta Aitor Fernandez.

Hamaikakoak:

Mondra: Mikel Garcia, Julen Losada, Jon Zabaleta, Kepa Mercader, Iker Arazkonaga, Arkaitz Garmendia, Ander Breziartua, Xabi Pavon, Beñat Corcuera, Julen Aranbarri eta Jokin Pavo.

Euskadi: Aitor Fernandez, Egoitz Pereda, Diego Faulin, Jon Gaztañaga, Unai Bustinza, Erik Moran, Adrian J. Millagaray, Gorka Eraña, Ion Etxaniz, Jhon Edison eta Aitor Villa.

Komentarioa:

Ondo ekin zioten norgehiagokari Andoni Azkargortaren mutilek, bosgarren minuturako 1-0 irabazten zuten-eta. Euskal selekziokoei, ordea, partiduan sartzea kostatu zitzaien, hotz samar egon ziren hastapenetan, eta 34. minutuan bigarren gola jaso zuten. Julen Aranbarrik jaurtiketa argitsu batekin sartu zuen gola.

Baina hurrengo 12 minutuetan selekzioak buelta eman zion markagailuari, Ion Etxaniz aurrelariaren “hat-trick”-ari esker: 35. minutuan jaurtiketa gurutzatu batekin, 43. minutuan kontraerasoan eta 46.ean Mondrako defentsaren huts bat aprobetxatuz.

 

500.Mondra-Euskadi (id: 511378)

 

Beraz, hiru-koloredunak moralki indartsuago joan ziren aldageletara. Bigarren zatiari begira, Mondrako Andoni Azkargorta entrenatzaileak freskura eta esperientzia zelairatu zituen, adibidez, aurrealdean Murua eta Heriz jarrita. Agian aldaketa hauen ondorioz, taldeak hotz samar hasi zuen bigarren zatia, eta hori baliatu zuen selekzioak markagailuan 2 eta 4-koa jartzeko, Aitor Villarren bitartez.

Errenta horri eusteko asmoz, Joseba Nuñez hautatzaileak agindu zuen bere taldeko lerroak atzeratzea eta kontraerasora jokatzea. Murua arrasatearrak ezustean harrapatu zuen Euskadiko atezaina 62. minutuan, baina zelaiaren ertz batetik egin zuen jaurtiketa argitsuak ez zuen sareetan amaitu.

82. minutuan Villarrek erabakita utzi zuen norgehiagoka, buruz gola sartuta. Geroago Heriz aurrelari zuri-moreduna Euskadiren area barruan jausi eta penaltia eskatu zuen, baina arbitroak ez zuen ezer ikusi nahi izan. Ez zen gehiagorako astirik izan, azkenean: Mondra 2 – Euskadi 5.

Arbitroa:

Asier Grandmontagne Conde. Zuzen epaitu zuen. Ez zuen txartelik atera.

Hurrengo partidua:

Pasaia – Mondra. Andoni Azkargortaren taldea etzi bueltatuko da konpetizio ofizialera. Pasaitarrak 6. postuan daude 37 puntu batuta. Mondrak 13. postutik gora egiteko aukera izango du.

 


 

Elkarrizketa: Aitor Fernandez

 

400.Athletic.Iker.Fernandez (id: 8863771)

Arrasatear honek Baskonian jokatzen du, hau da, Athelticek hirugarren mailan daukan talde filialean. Gaur Euskal Autonomia Erkidegoko atea zaindu du.


- MB: Arrasatear bat Mojategin, Mondraren aurka jokatzen. Nola sentitu zara?

- IF: Apur bat arraro, gaurkoa izan da Mojategin jokatu dudan lehen aldia. Pozik nago egin dudan partiduarekin.

- MB: Ze moduz doa denboraldia Baskoniarekin?

- IF: Sailkapeneko erdiko postuetan gaude, baina azkenaldian bolada ona daramagu. Uste dut gorantz egiten jarraituko dugula.

- MB: Espainiako selekzioarekin ere jokatu duzu, ezta?

- IF: Bai, duela bi aste Atlantikoko Gazte Torneoa irabazi genuen. Beste batzuen artean Alemania eta Kanariar Uharteetako selekzioek jokatu zuten.

- MB: Etorkizun batean Mondran jokatuko zenuke?

- IF: Oraindik oso goiz da ezer ziurtatzeko, gaur egun kontzentratuta nago oraingo ekipoetan. Etorkizun batean ze gertatuko den ezin daiteke argitu.

 


 

Elkarrizketa: Gorka Eraña

 

400.Athletic.Gorka.Erana (id: 8967567)

 

Arrasatear hau Athleticeko jubenil kategorian ari da. Erdilaria gogotsu aritu da Mojategiko berdegunean, eta erasoko jokaldiak antolatu ditu.


- MB: Arrasatear bat Mojategin, Mondraren aurka jokatzen. Zelan sentitu zara?

- GE: Gustura, ez dut inoiz hemen jokatu. Uste dut nahiko ondo jokatu dudala, baina hobeto egin gura nuen.

- MB: Ze moduz denboraldia Athleticekin?

- GE: Oso ondo, lehen postuan gaude eta lider bukatzen badugu Kopara sailkatuko gara. Hala ere, Reala puntu bakarrera daukagu eta sailkatzea ez da samurra izango.

- MB: Egunen batean Mondran jokatzea nahiko zenuke?

- GE: Orain nire ametsa da Athleticeko lehen taldean jokatzea, baina polita izango litzateke Mondran jokatzea, agian urte batzuk barru…

- MB: Athleticekoa ala Realekoa zara?

- GE: [barreak] Txikitan Realekoa nintzen, baina orain nire ekipo faboritoa Athletic da, duda barik.

 

 

 


Mondraren webgunea

 

Athleticen webgunea

 

Baskoniaren web-txokoa



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE