Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Argazkiak: Yon Martin Errasti]

Arrasatear batek Murun granada bat ikusi eta abisua eman du

Gaur goizean Arrasateko mutil bat Murugainetik paseo bat ematen ari zen, eta halako batean granada bat ikusi du lurrean.

595.Yon.Martin.Errasti.1Granada (id: 7951155)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkiak: Yon Martin Errasti / 2019ko azaroak 17, domeka

 

Gaur goizean Arrasateko mutil bat Murugainetik paseo bat ematen ari zen, eta halako batean granada bat ikusi du lurrean.

 

Aipatzekoa da gaur zona horretan Aramaioko I. Mendi Duatloia izan dela, eta zorigaiztorik ez gertatzeko, arrasatearrak lasterketaren ostean Ertzaintzari abisua eman dio, 13:00ak aldera. Ez da zauriturik izan.

 

Ertzaintzaren Lehergailu-teknikarien Unitatea bertaratu egin da Untzillako inguru honetara, eta baieztatu du granada bat zela, "1936ko gerrakoa ziurrenik".

 

550.Yon.Martin.Errasti.1Granada (id: 7978037)

 

Ertzaintzak azaldu digu "segurtasun neurriak hartu ondoren, granada eztandarazi dugula, inolako zauriturik eragin gabe".

 

Arrasatear gazteak adierazi digu "granada horren ondoan beste granada arrasto batzuk ere bazirela. Ertzaintzak hauek ere indargabetu zituen, eta bidea seguru utzi zuen".

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE