Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Bigarren posturako derbya

Bergarako Agorrosinen jokatuko dute larunbatean 16:30tan Josu Zubiaren mutilek eta derbya irabaziz gero, bigarren postua ia erabat finkatuko luke Mondrak.

589_Mondra2.jpg (id: 7804362)

Testua: Jokin Etxebarria; Argazkia: Mondraberri; 2016/04/07

 

Oporren ostean zer hobe derby bat jokatzea baino?? Eta bigarren postua ia erabat finkatzeko balio baldin badu are eta gehiago, ezta? Hori du jokoan ba Mondrak, larunbatean arratsaldean Bergarako Agorrosinen 16:30tan jokatuko duen partidan. Josu Zubiaren mutilek, irabaziko balute 7 puntura utziko luke Bergara hirugarren sailkatua liga amaitzeko bost jardunaldiren faltan.

Lehen postuan dagoen Amaikak Bat harrapatzea ia ezinezko bihurtu da dagoeneko , baina bigarren postuan amaitzeak saria dauka, kanporaketa bat jokatuko bailuke lehen multzoko bigarrenaren aurka mailaz igo ahal izateko. Beraz, hiru puntu baino askoz gehiago dago jokoan larunbatean Bergararen aurkako derbyan.

Gainontzeko taldeek edukiko dituzten partidak, jarraian daukazuen karteldegian:

 

karteleraMondra2016-04-07.jpg (id: 7882824)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE