G.L.H. / 2008ko ekainak 24, asteartea
Udaletxearen eta parrokiaren arteko segizioan, Pello Urizarrek eraman du Arrasateko bandera, eta beraz, EA-ko zinegotziak gidatu du komitiba. Era berean, lau zinegotzik eraman dute salvearen irudia: Patxi Arburua, Yolanda Perez de Arenaza, Arkaitz Biain (hirurak Talde Mistokoak) eta Luis Mari Apraiz (EAJ-PNV).
Ekitaldian Oihana Aranburu funtziotako alkateak ere parte hartu du, Talde Mistoko Juanmari Sanpedrok eta Izadi Mondragonek, EAJ-PNV-ko Amaia Ceciagak eta Marisa Larrañagak eta PP-ko Iciar Lamarainek.
Joan-etorrian ez dira izan PSE-ko lau zinegotziak, EB-Zutikeko hirurak eta Aralarrekoak. Talde Mistoko zinegotzi batek gutxienez meza entzuteari uko egin dio.
Ibilbidean ikusgai egon da Ino Galparsororen alde firmak batzeko mahaia. Parrokia jendez lepo egon da, Sanjoanetako elizkizun berezi honetan egon nahi zuten arrasatearrez beteta.