Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Irati, Txitxinpe, Monte eta Jaizale tabernetan 2€-ren truke.
Ndank Ndank elkarteak zozketa solidarioa martxan jarri du Arrasaten
Elkartea irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta orain dela bederatzi bat urtetatik Senegaleko Dionewar herrian proiektu ezberdinak gauzatzen aritu izan da.

 (id: 7608176)Testua eta kartela: Ndank Ndank. 2019ko ekainak 21, ostirala.

 

Bergarako Ndank Ndank elkartea irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta orain dela bederatzi bat urtetatik Senegaleko Dionewar herrian proiektu ezberdinak gauzatzen aritu izan da.

 

Elkartearen misioa Dionewar herrian elkarbizitza eta elkartasun programak martxan jarri eta herriaren garapenerako lankidetza proiektuak gauzatzea da. Hortaz, uda honetan eskola bat berreraikitzea eta bertako haur eta nerabeekin aisialdi proiektu bat martxan jartzea da gure helburua. Hau guztia gauzatu ahal izateko ordea, baliabide beharrean gaude eta horretarako elkartasun zozketa bat jarri dugu martxan Arrasaten.

 

Zozketa solidarioan parte hartu nahi baduzue, Irati, Txitxinpe, Monte eta Jaizale tabernetan edukiko duzue aukera 2€-ren truke. Sari oso interesgarriak lortzeko aukera egongo da, hala nola, Arrasateko denda, taberna, jatetxe, elkarte eta musika talde ezberdinen eskutik jasotako opariz osaturiko sariak.

 

Bestetik jakinarazten dizuegu, larunbat honetan, ekainak 22, arratsaldeko 18:00-20:00 bitartean Sebero Altuben izango garela. Bertan, elkartearen inguruko informazio gunea eta Senegaleko jantzi eta osagarriak erosteko aukera egongo da.

 

Amaitzeko eskerrak eman nahi dizkiegu zozketa hau aurrera ateratzen lagundu diguten guztiei eta animatu zozketan parte hartzera!

 (id: 7626038)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE