Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Oporren osteko lehen bilkura egin dute

Pentsionisten plataformak estaturako "gobernu progresista bat" exijitu du

Testua, argazkiak eta bideoa: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 11, asteazkena

 

Pentsionistek 20 hilabete daramatzate astelehenetan elkarretaratzeak egiten, manifestazioak aurrera eramaten,...

 

Herenegun oporren osteko lehena egin zuten Arrasaten, eta Hego Euskal Herriko pentsionisten plataformaren hitzak irakurri ziren. 

 

"2018 eta 2019an hobekuntza txiki batzuk lortu genituen, baina oraindik gutxieneko pentsio duina lortzeko asko falta zaigu. Lortzeko ditugu":

  • KPIaren araberako urteroko igoera automatikoa
  • 1.080 euroko gutxieneko pentsio duina 
  • 40 urteko kotizazioekin aurre-erretiroak ez zigortzea
  • Lan-arteko Gutxiengo Soldata
  • Prekarietatearekin amaitzea
  • ...

Gainera, "batez ere belaunaldi berrien buruaren gainean Damklesen ezpata" dago, "sostenigarritasun faktorea" delakoa "2023tik aurrera aplikatzeko arriskua baitago".

 

Hortaz gain, emakumeek pentsio txarrenak jasotzen jarraitzen dute: "Ez zaie aitortzen etxean egindako lanak, azpi-enpleguak, zainketa lanak,...".

 

Bitartean, botere ekonomiko handiek "Pedro Sanchez presionatzen dihardute", espainiar presidenteak "ez dezan gobernu progresista bat osatu".

 

Gainera, Urkullu lehendakaria "ez da inoiz Madrilera joaten Pentsio Sistema Publikoa defendatzera, eta hemen murrizketak baino ez ditu egiten", hala "pentsio pobreenak zigortuz".

 

Testuinguru honetan, estatu mailako balizko hauteskunde berriak egitea "gaitzesten ditugu", eta "benetako gobernu progresista bat eratzea" exijitzen dute.

 

Urriaren 1erako, Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunerako, manifestazio eta elkarretaratze gehiago iragarri dituzte. Era berean, azaroaren erdialdean, Hiritar Mobilizazio bat egingo da Hego Euskal Herrian. "Ez dugu amore emango gure eskariak lortu arte".


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE