Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ekin Emakumeak elkarteak 15 urte betetzen ditu
EKINen 15. URTEURRENA: Ana Isabel Ugalde eta Vanesa Gonzalez
MONDRABERRI / 2010eko apirilak 8, osteguna


200 (id: 7775784)AED elkartean  lanean ari zen emakume lan-taldeak Elkarte egitea erabaki zuen; horrela, eman behar ziren urratsak eman eta  orain 15 urte Ekin Emakumeak Elkartea izenaz ezagutu genuen. Aurten zenbait ekintza antolatu dituzte 15.urteurrena ospatzeko eta gogorarazteko sortu zeneko helburua zein izan zen:  “Emakumeok euskaraz bizitzeaz gain, geure burua euskaraz garatzeko aukera izatea”.

Aipatutako ekintzen artean lehenengoa hitzaldia izango da. Ana Isabel Ugaldek “Emakumeak Mondragoen” izenburupean, Arrasateko emakumeei eta baita gizonei ere geure herriko zati bat erakutsiko die Kulturateko Jokin Zaiztegi aretoan.  Hitzordua apirilaren 14an izango da,  asteazkena,  arratsaldeko 19:00etan.  Bigarren ekintzan, leku eta ordu berdinean baina apirilaren 21ean, Vanessa Gonzalezek “Sutondoko ipuinak” eskainiko ditu.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE