Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Beizamako 'Kelo', Aleka proiektuaren arduraduna:

"Aretxabaletako tomatearen hazia da demanda gehien duena"

Testua eta argazkiak: Hasier Larrea / 2019ko maiatzak 18, larunbata

 

Hileroko zitara hutsik egiten ez duten baserritarrei lehen sektoreko langile gehiago batu zaizkie gaur, hileko hirugarren zapatua denez gero. Seberoko azokan lore saltzaileak agertu dira, likore, barazki, gazta, mermelada eta ogi saltzaileekin batera, udaberritik udarako jauzia egiten ari garenaren erakusle. Eta ez du hutsik egin Aleka proiektuaren koordinatzaile 'Kelo'-k. Azokara lehen aldiz etorri da, hazi ekologikoen salmenta sustatzeko asmoz.

 

Beizamako baserri batean egiten du lan berak, eta urtebete baino gehiago daroa Aleka proiektuan buru-belarri. "Asmoa da multinazionalen esku dagoen merkatuaren aurrean alternatiba sortzea. Beizaman jarri genuen proiektuaren lehen hazia, eta pixkanaka ekoizle sare bat ernaltzen ari gara. Alekak Gipuzkoako ekoizleei aukera ematen die hazi barietate batzuk ekoitzi eta sare honen bitartez komertzializatzeko", adierazi du 'Kelo'k.

 

Bezeroen harrerari dagokionean, hona hemen baserritarraren ikuspuntua:" Bezeroek oso ondo erantzuten dute. Lehen sektorean zegoen hutsune bat betetzen dugu azken finean, eta jendeak gustura hartzen du. Ekoizle eta bezeroen artean beste harreman mota bat sustatzen dugu, eta eskuratzeko zailak diren barietate mota batzuk errazten dizkiegu".

 

Zalantza gutxirekin erantzun du hazirik eskatuena zein den galdetzean: "Tomatea da demanda handiena duen hazia, Aretxabaletako tomatea konkretuki. Jende gutxik egiten ditu hazi hauek. Garai honetan arrunta da babak, lekak, kalabazina... haztea baita ere".

Webgune berria laster izango du martxan Aleka sareak, eta bien bitartean, hazi ekologikoak landatzeko interesa duen pertsona orok, alekahaziak@gmail.com helbidean egin dezake bere eskaria.  

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE