Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
ERORKETAK PREBENITZEKO TAILERRA
Tailerrak Arrasaten, Toki- Argi jubilatuen zentroa egingo dira martxoaren 26an eta 28an

Testua eta kartela: Arrasateko Udala. 2019ko martxoak 4, astelehena.

 

Erorikoak dira lesio eragile nagusiak EAEko 64 urtetik gorako adinekoetan. Datu epidemiologikoen arabera, gutxienez urtean behin erortzen dira talde horretako pertsonen erdiak; eta ondorio fisikoak ez ezik, psikologiko eta sozioekonomikoak ere izaten dituzte.

 

Arazo horren garrantzia kontuan hartuta, erorikoei aurrea hartzeko tailer batzuk antolatu dituzte Arrasateko Udaleko Gizarte-zerbitzuetako Sailak eta Kirol Sailak, Osakidetzaren Osasun-zentroekin, Arrasateko Farmazia-Ortopedia batekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren Sailarekin batera; 64 urtetik gorako pertsonei eta euren senide edota zaintzaileei zuzenduta daude, erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz.

 

Tailerrak Arrasaten, Toki- Argi  jubilatuen zentroa (Agerre kalea 2) egingo dira  bi saio teoriko praktikoan:martxoaren 26an eta 28an, 16:00etatik 17:30etara. Bertan azalduko dira, besteak beste, zergatik gertatzen diren istripu horiek eta zer egin aurrea hartzeko, zer garrantzizkoak diren ohitura osasungarriak eta ariketa fisikoa, edota nolako laguntza teknikoak dauden eskuragarri (telelaguntza).

 

Izen-emateak dohainik egin ahalko dira, 2019ko martxoaaren 1etik 22ra, Arrasateko Osasun-zentroan (943 035250), bertan edo telefonoz.

 

 (id: 7582531)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE