Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mende honetako tenperatura altuena izan zen

2012ko abuztuan 42 gradu izan ziren Arrasaten

Aste honetan merkurioa 40'1 gradutara igo da, baina Euskalmeteko urtez urteko txostenek argitzen dute aste honetakoa ez dela XXI. mendeko tenperatura altuena izan.

Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 24, asteazkena

 

Euskalmet meteorologia agentziak Arrasateko tenperaturak jasotzen ditu 2001. urtetik aurrera. Hala, agentziak urtez urteko tenperatura altuenak erregistratzen ditu, beste datu batzuen artean, txosten batzuen bitartez. Txosten horiek kontsultatu ditugu, eta jakin dugu aste honetakoa ez dela mende honetako tenperatura altuena izan:

  • 42'7 gradu, 2012ko abuztuaren 10ean
  • 40'1 gradu, 2019ko uztailaren 23an
  • 39'8 gradu, 2019ko uztailaren 24an
  • 39'4 gradu, 2010eko abuztuaren 21ean

Bihar sargoriak jarraituko du, 34 gradu aurreikusten baitira, baina egunaren amaieran fronte bat iritsiko da, giroa freskatuko du eta euria bota dezake.

 

Eguraldi iragarpenak

 

 


Mondraberriren oharra: Atzo Mondraberri Euskalmetekin telefonoz kontaktuan jarri zen, eta meteorologia agentziatik adierazi zigutenez, mende honetako tenperatura altuena aste honetakoa izan da. Hala ere, irakurle batek ohartarazi digu Euskalmeteko urtez urteko txostenek bestelakoa adierazten dutela. Euskalmeten urterik urteko txostenak arakatu ditugu, eta hala da: 2012ko abuztuan Euskalmetek 42'7ko tenperatura erregistratu zuen Arrasaten. Goiko testua zuzenduta dago. Eskerrik asko irakurleari eta barka akatsa!


 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE