Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

‘Halloween’ euskaldunduko dute bigarren urtez

Txatxilipurdi, Ekin, Ttak eta Arrasateko ludotetak eta Gaztetxokoak erdialdeko gaztetxokoan bildu dira gaur egitaraua osatzeko asmoz
Testua eta argazkiak: Iker Murillo / 2019ko urriak 17, osteguna

‘Halloween’ ospakizuna ezaguna da mundu osoan. Urteak eta urteak daramatzate Estatu Batuetan eta beste herrialde askotan jai hau ospatzen bai etxeetan eta kaleetan. Gutxik dakite gaur egun, ospakizun honen bertsio euskaldun bat zegoela hogeigarren menderarte. Baserri eta herri txikietan finkatutako ohitura hontan kalabazak eta antzerakoak husten zituzten kandelak sartzeko. Bitartean umeek inguruko etxeak bisitatzen zituzten gauzak eske.

Ustez, ohitura ez zuen heriotzarekin gaur egun duen lotura. Izan ere, kalabaza garaia aprobetxatuz egiten zen batez ere. Hauek hustu ostean kandelekin betetzen ziren eta herrian zehar jartzen ziren beldurtzeko eta kaleak girotzeko.

Gaur egun tradizioa desagertuta dago eta ezagutzen dugun guztia Estatu Batuetatik dator zuzenean. Honi buelta emateko intentzioarekin bildu dira Arrasateko Gazte Gunean Txatxilipurdi, Ekin, Ttak eta Arrasateko ludotetak eta Gaztetxokoak festa era euskaldun baten ospatzeko asmoarekin.

Gaurko bileran egitarauaren puntuak argitu dituzte eta hurrengo egunetan izango dugu hau osorik ezagutzeko aukera. Ekimen hau bigarren urtez ospatzen da Arrasaten eta aurreko urtean bezala urritik 25-etik 31-ra zenbait ekintza proposatuko diete herriko gazteei. Hala ere, eta antolakuntzatik azaldu dutenez, egun handia 31-n izango dela espero dute.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE