Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Berdintasunaren aldeko apustua aurtengo mirarian

Aurtengo miraria zein den jakin dugu: 35 urte eta gero, Maritxu Kajoi, bere senar Bartolo zaindu eta itxoiteaz nekatu egin da, eta orain, berari dagokio bizitza honetaz disfrutatzea. Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, askatasuna eta giza eskubideak aurtengo mirarian

400-MARITXU 2 (id: 8033004)

 

Testua eta argazkiak: P. Irusta Mendieta / 2011-10-07

 

Urteroko ekitaldirik garrantzitsuenetariko bat euriak zapuztu baldin badu ere, hori ez da aitzakia izan, arratsaldeko 20:30etatik aurrera, herriko plazan gauzatu den momentuaz gozatzeko.  Lehendabizi, Maritxu Kajoiri egindako lora sorta eskaini diote herriko koadrilek. Eta, honen ondoren, Maritxuk eskaini duen mirariaren ekitaldia ospatu dute herritarrek urtero legez. Miraria streaming bitartez jarraitzeko aukera izan dute herritarrek aurten. Aurtengo miraria, emakumeek dituzten eskubideekin lotutakoa izan dela esan genezake.

 

35 urtetan zehar, Maritxu Kajoi bere alaba zaintzen egon den bitartean,bere senar Bartolo, egun osoz, lagunekin kalean ibili izan da poteoan, bazkaritaz eta beste hainbeste afari eta parrandataz disfrutatzen. Maritxu, egoera honetaz nekatu egin da, eta berak ere, bizitzeko eta disfrutatzeko eskubidea duela aldarrikatu nahi izan du. Hori dela eta, famili barruan gauzak zeharo aldatuko direla erabaki du, eta orain bere senar Bartolok bion alabaren zaintzaz eta etxeko lanetaz arduratu beharko da. Orain, Bartolori dagokio Maritxuren zain egotea.

 

Emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna aldarrikatu nahi izan du Maritxuk, eta orain berari tokatu zaio disfrutatzeko momentua. Bere senarra zaindu eta itxoiteaz nazkatu egin da.Lagunekin gelditu, poteotxo bat egin, eta lagunarteko afari eta jai giro ezin hobeaz disfrutatu nahi ditu gaurtik aurrera, 35 urte pasa eta gero.

 

Amaia Lizarazu izan da Maritxuren papera egin duen antzezlea,  eta,  Jon Zubiaga berriz, Bartolorena. Mirariak mirari, aurten ere euriak zapuztu egin du zeharo ekitaldi honen momenturik dibertigarriena. Dena den, herritar guztiak zintzo bertaratu dira herriko plazara momentu honetaz gozatzeko.

 

35. urteurrena

 

Hainbeste desioz esperotako eguna iritsi da urtero legez. Arrasatearrak ez ezik, herri askotatik etorritako herritarrak, oraindik ere Maritxu Kajoiren 35. urteurrena ospatzen ari dira. Goizetik goiz irten dira kalera dotore jantzita herritar asko, eta orduek aurrera egin ahala, herriko kale gehienak hartu dituzte. Eguraldi iragarpenak bete egin dira aurten ere, eta euria egin badu ere, hori ez da oztopo izan, jai erraldoi honetaz disfrutatzeko. Izan ere, lagunekin egon eta ondo pasatzeko eguna da gaurkoa. Herritar askorentzat, egunez ospatu diren festa eta bazkariak ohitura bihurtu baldin badira ere, gau partean eskualdetik eta Euskal Herri osotik etorritako pertsonen presentzia ere somatzen da dagoeneko. Izan ere, gau partean bereziki, kanpotarrek protagonismo handia izaten dute urtero Maritxutan.

 

Nagusiak alde batera utzita, umeek ere protagonismo handia izan dute gaurko egunean. Izan ere, goizean goiz, Arizmendi ikastolako Olarte guneko neskatila-mutikoek euren gorbata jarri, eta txikiteroen patroiari abestu baitiote. Arratsalde partean berriz,  17:30etan hasita, herriko jai batzordeak antolatutako kale animaziñuan hartu dute parte etxeko txikienek.  Hain zuzen ere, herriko plazatik Biteri plazaraino, txiki, eta ez hain txikiendako “Irrien lagunekin kanta eta dantza” ikuskizunean egon baitira.  Jarraian, arratsaldeko 18:30etan hasita, Konpartsa txikiek lora eskaintza egin diote Maritxuri, beranduago, kalejiran abiatzeko herriko kaleetan zehar. Pixkatxo bat beranduago, arratsaldeko 19:30etan, “Oria Txarangak” Arrasateko kaleak animatu ditu. Gauerdian berriz, Luhartz taldeak dantzaldia eskainiko du herriko plazan, 00:00etan hasita.

 

Musika, umeendako animazioa, lagun giroa, alaitasuna eta umore ona ez dira falta izan gaurkoan Arrasaten. Dagoeneko, ordu honetan, koadrilez beteta daude Arrasateko kaleak. Jai giroa ziurtatuta egongo da goizeko ordu txikiak arte.

 

ARGAZKI GALERIA (MIRARIA)

 

"MARITXU ETA BARTOLO"

 

590-MARITXU 1 (id: 7805670)

590-MARITXU 3 (id: 7831752)

 

590-BARTOLO 3 (id: 7860515)

 

590-BARTOLO 4 (id: 7879434)

 

590-BARTOLO 5 (id: 7903080)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE