Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Emakume txokoa

Bizikletaren mantentze lanak egiten ikasteko tailerra antolatu dute

Emakumeen txokoaren eskutik, "bizikletaren oinarrizko mekanikaren ezagutza eta emakumearen autonomia" landuko dituzte bertan.
Testua: Ibai Trebiño / Portadako argazkia: nosotras.com /2016-04-15
 
"Oinarrizko tailerra bizikletaren mantentze lanak egiteko" izenarekin, ikastaroa antolatu du Emakumeen txokoak.

Tailer honetan "bizikletaren oinarrizko mekanikaren ezagutza eta
emakumeen autonomia" lantzeko asmoa dute. Besteak beste, gurpilaren atalak ezagutzea eta zulatzeak konpontzea; balaztak aldatzea eta egokitzea, katea ateratzean nahiz puskatzean konpontzea, eta bizikleta egoki mantentzeko oinarrizko ezagutza izatea.

"Bakoitzak bere bizikleta gertutik ezagutu" nahi duen emakume ororentzat zuzenduta dago kurtsoa eta bakoitzak bere "bizikleta ekartzea eta etxean dauzkazuen erremintak" eramatea gomendatzen dute.  
 
Kurtsoa maiatzaren 6an burutuko da, Ainara Artetxe Azkueta-ren eskutik, eta izen emate epea Apirilaren 27ra arte zabalduko da.
  
Informazioa:
OINARRIZKO TAILERRA BIZIKLETAREN MANTENTZE LANAK EGITEKO

Irakasleak: Ainara Artetxe Azkueta (Kataliñak Bizikletan)
Noiz: maiatzak 6, egubakoitza
Ordutegia: 17:00-20:00
Euskaraz
Matrikula: 6€ / 9€

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE