Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Ford Mugarri eta Basauri liga txapelketaren bila arituko dira

Arrasate eskubaloik etxean hartuko du talde bizkaitarra, ligako bigarren sailkatua, eta irabazlea liga txapeldun bilakatuko da.
Testua: Ibai Trebiño / Argazkia: MB artxiboa / 2016-04-15
 (id: 7586769)
Ligako partidarik inportanteena eta zailena jokatuko du Ford Mugarrik, domeka honetan Iturripen (11:45), ligako bigarren sailkatua dagoen Basauriren aurka.

Arerio gogorra izango dute aurrez-aurre Patxi Garciaren mutilek; Bi taldeen arteko diferentzia puntu batekoa izanda, partidua irabazten duen taldeak liga txapelketa eskuratuko du. Gainera, Basauriren etxean joandakoan jokatutakoa izan zen Arrasate eskubaloik lehen bueltan galdutako partidu bakarra.   

Bi taldeek igoera faserako sailkapena ziurtatuta edukita ere, norgehiagoka gogorra eta parekatua espero da Iturripen.
 

ASTEBURUKO PARTIDUAK

 
Euskadiko Txapelketa
Ford Mugarri Arrasate - Basauri .... igandea 11:45 ... Pol Iturripe

Gazteak
Urnietako - Arrasate EB ....

Infantilak
LEK Arrasate - Hotel Elgoibar .... igandea 10:00 .... Pol Iturripe
 
Territoriala
Arrasate EB     - atsedena -        Gipuzkoako koparako inskribatuko dira. 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE