Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasate Hiria torneoa, zapatu honetan Mojategin
Bestalde, Mondrak lagunartekoa jokatuko du gaur Mojategin (19.30) Aloña Mendi taldearen aurka.
 (id: 7526035)
Ibai Trebiño / 2017-08-31 (argazkia: MB artxiboa)

Aurredenboraldiak ez du etenik eta liga hasteko egun eskasera 'Arrasate Hiria' lehiatuko da zapatu honetan Mojategin. 

Triangular formula du txapelketak eta aurten Mondra, UDA eta Debako Amaikak Bat taldeek hartuko dute parte bertan.

Lehen partida arratsaldeko 17etan hasiko da eta UDA eta Amaikak Bat izango ditu aurrez-aurre. Torneoa Mondra eta UDAren arteko derbiarekin itxiko da, arratsaldeko 19etan. 
17:00 UDA-Amaikak Bat 
18:00 Mondra-Amaikak Bat
19:00 Mondra-UDA
Bestalde, Mondrak gaur jokatuko du aurredenboraldiko lehen partida etxean. Aloña Mendi talde oñatiarraren aurka izango da, Mojategin 19:30etatik aurrera.  

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE