Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Izaskun Garcia-Nahia Irazolak brontzea

Uxue Azkuek urrea lortu du Gimnasia Aerobikoko Espainiako Txapelketan

Estatu mailako lehiaketan ere aritu ziren Sara Yan Azkarate, Nora Marco eta Maider Agirreurreta. Bestalde, Gipuzkoako eskolartekoan zilarra lortu du Uxue Vicariok.
Argazkiak: Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea / Testua: mondraberri.eus / 2019ko maiatzak 13, astelehena

Asteburu oparoa izan da Arrasate Dragoi Gimnasia Taldearentzat, izan ere, fruitu nabarmenak lortu dituzte bi txapelketatan.

Estatu espainiar mailan, Gimnasia Aerobikako Espainiako Txapelketa jokatu da Sorian, eta gure ordezkariek emaitza oso onak lortu dituzte:

Sorian ospatutako AEROBIKEKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN gure gimnastek emaitza ezin hobeak lortu dituzte!
  • Uxue Azkue: 1. postua
  • Izaskun Garcia-Nahia Irazola: 3. postua
  • Sara Yan Azkarate, Nora Marco, Maider Agirreurreta: 5. postua

590.Gimnasia.Aerobikoa.19.Esp.Txap.DRAGOI (id: 8239807)

 

Bestalde, aurreko asteburuan ere Gipuzkoako Eskolarteko B mailako txapelketa jokatu da, eta Uxue Vicariok zilarra lortu du:

  • Alebin B mailan : Uxue Vicario 2. postua

Zorionak guztiei!

 

550.Eskolarte.19.Gipuzk.DRAGOI-GIMNASIA (id: 8282750)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE