Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Euskal espedizioak Buruntseko gailurra (7.152 m.) jo du
Estilo alpinoan igo dute, Makaluren igoera prestatze aldera. (ikusi bideoak). Orain aklimatazioko bigarren faseari ekingo diote, Makalu La mendotza igoaz.

500 (id: 8014130) 

 

Naturgas Makalu’09 euskal espedizioak, Alberto Iñurrategi, Mikel Zabalza eta Juan Vallejok osatzen dutenak, Buruntseko gailurra (7.152 m.) jo zuen apirilaren 24an, goizeko 10:55 etan. Estilo arinean edo alpinoan egin dute (soka finko barik, oxigeno artifizial barik), hiruak elkar  artean lotuz zenbaitetan, eta soilik pioletak eta kranpoiak erabiliz.

 

Baruntsen inprobisatutako kanpamendu txiki batean, 6.500 metrotan gaua pasa ostean, goiz jaiki eta gailurra baino lehen dagoen 200 metrotako pareta bertikalari aurre egin zioten. Eguzkia lagun izan zuten arren,  sekulako hotza egiten zuen eta txarrena ia-ia beraien asmoetan etsitzea eragin zieten haize bolada indartsuak izan ziren.

 

Eskalatzeko oso mendi polita eta teknikoa da. 6.700 eta 7.100 metroen artean inongo hutsegiterik onartzen ez duen pareta bertikal bat dago eta despiste txikienarekin hiruok behera gindoazen… hor goran 60km/ ordukoko haizea izugarria da”. Alberto Iñurrategi pozik itzuli da erronka lortuta. Hiru alpinista hauek osatutako kordadaren indarra eta teknika bikaina da muturreko zailtasunean lan egiteko.  

 

Gailurrean 5 minutuz egon ostean “ hainbesterainokoa zen hango hotza eta haizea, ezinezkoa zela berton denbora gehiagoz egotea” kanpamendu basera atseden hartu barik itzultzea erabaki zuten ( 5.300 metro). Bertotik apirilaren 22an irten ziren gailurrera bidean eta Aitor Elduaien, komunikazio eta intendentzia arduraduna seko harrituta geratu zen ostiraleko arratsaldeko 6etan bueltan ikusi zituenean. Nekatuta zeuden baina pozik, eskuartean duten proiektu handirako lehen aklimatazio fasean lortutako emaitzarengatik.

 

Orain 3 edo 4 egun emango dituzte deskantsatzen Kanpamendu Basean, bigarren aklimatazio faseari ekin aurretik: Makalu La, 7.400 metroko mendotz bat igoko dute eta berton lo egiteko erronkari ere eutsiko diote.

 

 


 

 

IRUDIAK: http://www.megavideo.com/?d=4SYMNLYF 

 

Mikel Zabalza eta Alberto Iñurrategiren adierazpenak Buruntse gailurrera igo eta gero.

 

IRUDIAK: http://www.megavideo.com/?d=GZHE4KES 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE