Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Maritxu Kajoi ospatu dute New Yorkeko euskal etxean

Distantzia ez da oztopo izan New York-en (EEBB) bizi diren euskaldun eta arrasatearrentzat. Bertako euskal etxean Maritxu Kajoi egun berezia behar bezala ospatu dute ere.
Testua: Ibai Trebiño / Argazkiak: New York-eko euskal etxea / 2016-10-10 

Arrasatetik 'east coast' era.  Milaka kilometroko distantzia egon arren, New York-en bizi diren euskaldunek Maritxu Kajoi 2016 ospatu zuten joan zen ostiralean. Urriko lehen ostiraleko ospakizunekin bat egin nahian, Estatu Batuetako hiriburu finantzieroan bizi diren hainbat euskaldunek egun ederra pasatu zuten elkarrekin, aurtengo 40. urteurren berezi hau behar bezala ospatuz

New Yorkeko euskal etxean hiriko hainbat euskaldunen topagunea da eta ostiralean Arrasate txiki batean bilakatu zuten zentroa. Bertan bizi diren bi arrasatearrek eraman zuten EEBBetaraino gure jai apala, apaltasuna handitasun bihurtuz eta bidez batez Arrasate munduko mapan kokatuz.    
 
 (id: 7470510)
 
 (id: 7481610)
 
 (id: 7494273) 
 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE