Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Suñako Nelson Mandela

Arrasateko Portaloira Topagunea.

 

ion2 (id: 7419886)Nelson Mandela ezagutzen ez duenik ez dago Euskal Herrian. Armak eskuan borrokatu zuen Hegoafrikan gutxi batzuek (afrikaner zuriek) etnia beltzei ezarri zieten apartheid-a. Preso hartu zuten 1962. urtean eta 28 urte eman zituen kartzelan, erresistentzia legitimoaren mito unibertsala bihurtuz.

 

Gatazkaren garratzean, ohiturik daukagu hunkiduraren zuntza, eta harrigarriena entzunda ere, sorbaldak jaso egiten ditugu, zorigaiztokoen erresuman bizirautera kondenatuta bageunde bezala. Hala, urteen joanean, sarri izan dugu euskal preso politikoen berri. Duintasunezko testigantza behinenak harresien bestaldetik iritsi zaizkigu txikitandik, eta asko eta asko kozkortu gara beren aurpegiak zein izen-abizenak herrietako txoko zein paneletan itsatsita ikusiz. Gure kale-jokoen lekuko isilak, hiriak eta auzoak aldatu dira, etxe berriak eraiki, zaharrak erauzi, ezkerpareta berritu, eta belaunaldien arteko kate-begiak lotu, mural handietako begi-presoek so egiten gintuztelarik.

 

Nelson Mandela kartzelan zegoela, zuri-beltzeko argazkiak egin eta munduan barrena zabaldu ziren. Erregimen arrazistaren basakeriaren irudi hedatuenak izan ziren, ordurako hogei bat urte baitzeraman preso Mandelak.

 

Guri, hain zuzen, urte luzetan lotu zaigu paretara Jon Agirreren begirada lasaia. Lehen urrats txikiak egin genituenetik gaurdainoko azken urrats militanteak egin ditugun arte, Aramaioko preso politikoaren horma-irudiak lagundu gaitu parrandan eta manifestazioetan. Inork pitzatu ez duen ikono herritar gisa sentitu dugu, zuri-beltzez zein kolorez, ikusi dugun Jon Agirre borrokalariaren argazkia, eta oroitzapenen galerian gertuko tokia diogu gordeta: bihotz ondokoa, gure iraganaren kale-kantoi kuttunean.

 

Maiatzaren 11n, hogeita zortzi urte beteko ditu atxilotu eta espetxeratu zutenetik. Hogeita zortzi urte, edo gure zilborretik ikusita, ia bizitza osoa. Zuri-beltzezkoak dira garai hartako argazki gehienak, horiztatu dira orduko egunkariak, eta zimelduta dago polizia-etxean Jon torturatu zutenen kopeta.

 

Ehunka aldiz gurutzatu dugu Arrasateko Portaloia, eta beti zegoen itzalpeko korridoreetan. Espetxe politika aldakorrak denetarik probatu du euskal preso politikoen borondatea makurrarazteko, eta guztietan egin du huts. Ankerkeriaren probaleku horietan Jon Agirre hamaika aldiz trebatu da, espetxe militarizatuak, sakabanaketa politika edota mediku asistentzia faltaren zepoak saihesten. Eta gaur arte garaile dugu. Halabeharrezko norgehiagoka horretan, duintasuna gailendu zaio mendeku goseari. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak ibilbide eredugarria egin du hogeitazortzi urte horietan, Euskal Herriaren eta askatasunaren aterbe sendoena izan da. Bi kontinenteetan atzera-aurrera, Jonek ez du deus galdu bidean, osasuna izan ezik. Eta, halere, kalean beharko luke egon. Haren sententzia idatzi zuen epailea erretiroan egongo bada ere, estatuen gerra estrategiak ez du, gaur arte, zimurtze joerarik, eta legedia bihurrituz, biziarteko zigorra ezarri diote. Hogeita zortzi urte eta oinarrizko eskubideak lehian, Jonen bizarrak ile zuri izpirik ez zuenean bezala.

Maiatzaren 16an hitzordua dugu Arrasaten. Arratsaldeko sei eta erdietan hasiko da Ionen eta gainontzeko euskal preso politikoen egoera salatzeko  manifestazioa eta ondorengo ekitaldi politikoa.

 

Arrasaten sinadura bilketa egiten dihardugu bizi osoko zigorraren aurka, gaixo larri dauden preso politikoen kaleratzearen alde eta sakabanaketaren aurka. Hainbat eragilek ere emana dio babesa ekitaldi honi. Ez zalantzarik izan, eta etor zaitezte gurekin kalera. Ordezka ditzagun gure presoen argazkiak beren zuzeneko irribarre eta indar berrituekin. Hegoafrika ez dago hain urrun.  Maiatzaren 16an dugu zita.

 



Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE