Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ekin Emakumeak taldeak abian jarri du Auzoko egitasmoa
Orain dela 2 urte hasi ziren, Udalarekin elkarlanean, proiektu hauek gauzatzen

 barru595 (id: 7427885)

 

Testua eta argazkia: Ekin Emakumeak- 2015/10/15

 

Duela 2 urte eskas hasi ginen Ekinen, Udalarekin elkarlanean, AUZOKO PROIEKTUA gauzatzen. Ez legoke gaizki Auzoko Proiektuko egitasmoaren aurkezpen labur bat egitea, batzuei ezaguna izango zaizue, beste batzuk zurrumurruren bat entzuna izango duzue eta gehienek, akaso, hori ere ez.

 

Auzoko, euskara, aniztasuna eta herritarrak barnebiltzen dituen egitasmoa da. Aniztasuna du oinarri, Euskal Herrian eta Arrasaten dagoen errealitateaz jabetuz, herritarren arteko elkar ezagutzarako une, gune eta aukerak sortuz. Aniztasuna aitortuz, euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza gisa erabiltzeko proposamena, praktikara eramaten duen egitasmoa da , alegia.

 

Egun dugun elebitasuna gainditu eta euskara guztien arteko komunikazio eta kohesio hizkuntza izateko, harremanak bultzatu behar ditugu, ezberdinen arteko harremanak, hain zuzen ere. Euskara pertsona orori eskaini behar zaio eta, era berean, lehen hurbiltze hori erraztu ; auzoan, kalean, egunerokotasunean … Hau da; herrian eta herritarren artean, lortu nahi dugun bizikidetzarako euskara baliatuz.

 

Hau honela, ikasturte berri honetan hasiko dugun Auzoko Proiektuan, leku bat gorde dugu, euskalduna zaren horrentzat, euskararen normalizazioaz amesten duen horrentzat, ZURETZAT.

 

Izan ausart, eman pausoa, zatoz, egin zaitez AUZOTAR gure Proiektuan!!!!

Herritar orok dugu hemen lekua !!!!

Elkar ezagutu gaitezen, elkar uler gaitezen, AUZOKOn dugu parada !!!!

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE