Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Amateur mailan

Dragoi Gimnasia Taldeak emaitza politak lortu ditu Euskadiko txapelketan

Testua: Hasier Larrea / Argazkiak: Arrasate Dragoi / 2019ko maiatzak 28, asteartea

 

Asteburuan Amateur mailako Euskadiko Txapelketa ospatu zen Durangoko Landako kiroldegian. Bertan Euskal Herri osotik etorritako gimnasta ugari elkartu ziren:
A eta B mailako kadeteak, jubenilak eta seniorrak.
 
Denboraldi bikainari amaiera emanez, Arrasateko Dragoi Gimnasia Taldeko gimnastek emaitza politak lortu zituzten.

Pilota eta uztaila modalitatean, taldekako Kadete B kategorian, 13. sailkatu ziren Eki Balanzategi, Nahia Ruiz, Irati Larrinaga, Irune Arabarri eta Lucia Vazquez.
 
Mazako modalitatean, taldekako Jubenil B mailan, Izaskun Garcia, Nahia Irazola, Uxue Azkue eta Maria Martiarena 7. gelditu ziren. Sailkapeneko hurrengo koxka Naroa Errasti, Malen Balerdi, Garazi Uribetxebarria , Leire Lara eta Erika Ferreirarentzat izan zen.
 
Bakarkako Jubenil A mailan, Nekane Magañak 6. lanik onena egin zuen epaileen ustetan. Nabarmentzeko gimastak pilotarekin egindako ariketa, 2. saiorik onena burutu zuen eta.

Azkenik, bakarkako Senior B mailan, 11. sailkatu zen Maitane Ugarte. Zorionak denoi!


 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE