Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
[Hemen 'familia' argazkiaren orijinala]

Ointxeren 23 taldeak ilusioz daude denboraldi berrira begira

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2016ko irailak 25, igandea

 

Ointxe!-k 2016-17 denboraldiari hasera ofiziala eman dio gaurkoan. Talde batzuk honezkero hasiak dira lehiaketa ofizialetan, baina ekipo gehienak aurredenboraldian dabiltza.

 

Talde hauentzako lagunarteko partiduak antolatu dira, eta goizetik iluntzera arte jokatu dira Iturripen.

 

Arratsaldean klubeko talde guztiek "familia argazkia" atera dute kantxan bertan, lagun mordo bat egitasmo bateratuan.

 

Ondoren, Ointxe!k 2015-2016ko jokalari baliotsuena saritu du, Bereiker saria emanda. MVPa Iker Barbero izan zen, eta egun Valentzian jokatzen duenez, bere amak jaso du saria, publikoaren txaloen artean.

 

Eguneko azken partiduan, MONDRAGON UNIBERTSITATEA EBA mailako taldea jokatzen dabil, Euskal Kopan jokatuko duen azkena.

 

Azpimarratzekoa da aspaldiko talde kopuru handiena izango duela elkarteak. Alde batetik gizonezkoen 12 talde, alebinetatik hasi eta senior maila arte, eta nesken 8 talde, alebinetatik kadete maila arte. Nesketan, gainera, aurreko urtean entrenatzen hasi zen master taldeak entrenamendu saioei eutsiko die, lagunarteko partidaren bat jokatzeko helburuaz. Guztira 23 talde, zorionak Ointxe eta aurrera!


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE