Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Giro ederra eguzkilaruren ongietorrian

Jolas parkea arrakasta handia izan du Biteri eta Monterronen.


Jolas parkea arrakasta handia izan du Biteri eta Monterronen. Izan ere, gaurkoa egun polita izan da Arrasateko gazte eta umeentzat. Entzierroaz eta goizeko giroaz gozatu ostean, asko izan dira Biteri eta Monterroneko guneetara hurbildu direnak bertan kokatu den jolas parkean ondo pasatzeko asmoarekin.

 

 (id: 7366350)

 

Bertara  joan direnak goizeko hamaiketatik aurrera, bai lagunekin eta bai gurasoekin, aukera ugari izan dituzte egun zoragarria pasatzeko. Biteriko gunean aurpegi margoketak gazte ugari bildu ditu marrazki ezberdinak probatzeko intentzioarekin. Gainera makedo, mural geometrikoak, armiarma sarea, oreka pasabidea, puzgarriak, ohe elastikak eta zesteria tailerra (Aspaceren eskutik) antolatu dira.

 

  (id: 7450551)

 

Monterroneko gunean berriz, ipuin kontalariak, tirolina, zirkoko aire akrobazia ikastaroa eta ur zirkuitua antolatu dira bertara gerturatu diren guztientzat. Eguraldia asko lagundu duegun osoan zehar eta gazte ugari ikusi ahal izan dira aktibitate ezberdinetaz gozatzen.

 

 (id: 7579584)

 

Eguerdiko 12:45-etan izan da eguzkilaruren ohiko agurra eta etxeko txikienak ederto pasa dute pertsonai ospetsuarekin Biteriko Plazan. Asko izan dira bertara hurbildu direnak eta gainera makal txikiaren igoera ikusteko aukera izan dute baita ere.

 

  (id: 7596891)

 

Egun zoragarria izan da gaurkoa etxeko txikientzat eta baita ez hain txikientzat. Nahiz eta jaien antolatzaileek adin guztietarako aktibitateak antolatu San Juan jaietako egitarauaren egun guztietan zehar, gaurkoa egun berezia izan da Arrasateko gazteenentzat. Izan ere, Eguzkilaruren ongietorriaz eta Biteri eta Monterroneko jolas parkeetaz gain, Gazte Guneak bere estreinaldia izan du baita ere Kulturateko plazan

 

  (id: 7618907)

 

Bertaraino hurbildu da jende ugari eta aktibitate ugari izan dituzte guztientzat. Haien artean: Karaokea, scooter erakustaldia, DJ, tailler ezberdinak , gazte tentsioa, Irratia eta kontzertu desberdinak. Eguerdiko hamabietatik arratsaldeko zortzirak arte asko izan dira Gazte gunean ederto pasatu dutenak eta giro politarekin apaindu dute gunea.

 

 (id: 7640906)

 

 (id: 7656443)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE