Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ertzaintzak 17 urteko neska martxoaren 4an atxilotu zuen
5 urteko zigorra eskatzen dute ustez bere haurtxoa abandonatu zuen adingabearentzat
EFE agentziak informatu duenez, epaiketa Donostiako Adingabekoen Epaitegian egingo da uztailaren 8tik 11ra arte.

 (id: 7381368)Testua: Mondraberri.eus. Argazkia: Noticias de Gipuzkoa. 2019ko uztailak 5, ostirala.



Adingabekoen Fiskaltzak 5 urteko zigorra eskatu du  ustez bere haurtxoa abandonatu zuen 17 urteko adingabearentzat. Martxoaren 3an auto baten azpian erditu berri zuen haurtxoa utzi zuen. Ondorioz haurtxoa hil egin zen. 

 

EFE agentziak informatu duenez, epaiketa Donostiako Adingabekoen Epaitegian egingo da uztailaren 8tik 11ra arte. Ertzaintzak martxoaren 4an atxilotu zuen gaztea Debagoieneko Ospitalean ingresatuta zegoenean. Aurretik, Galizia kaleko bizilagun batek odol aztarnak lurrean ikusi ondoren haurtxoaren hilotza aurkitu zuen. 


Fiskaltzak hilketa delitua leporatzen dio adingabeari, eta 5 urteko zigorra zentro batean eta beste bi zaintzaileko askatasunean eskatzen dio. Defentsak berriz, absoluzioa eskatuko du epaiketan.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE