Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Debagoieneko euskara elkarteek
Nafarroa Oinez-era joateko autobusa antolatu dute
Urriaren 20an ospatuko da aurtengo Tuteran, “Izan argi!” lelopean.

Testua: Mondraberri. Kartela: Euskara elkarteak. Argazkia: EITB. 2019ko urriak 10, ostirala.

 

Urriaren 20an ospatuko da aurtengo Nafarroa Oinez jaia Tuteran, “Izan argi!” lelopean. Gerturatzeko autobusa jarriko dute Debagoienetik, Aretxabaletako Loramendi, Arrasateko AED eta Bergarako Jardun elkarteek.

 

Autobusa Aretxabaletatik irtengo da goizeko 9:00etan, Azbe lantegiaren ondotik. Ordu laurden beranduago Arrasatekoak hartuko ditu Garibaiko geltokian, eta azkenik, 9:30ean Bergarakoak, bertako autobus geltokian. Buelta arratsaldeko 19:00etan izango da.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, txartelak urriaren 17ra arte salgai egongo dira AED, Jardun eta Loramendi euskara elkarteetan.  Autobus txartel bakoitzaren prezioa 12 euroko izango da.  Euskara elkarteen bazkideek deskontua izango dute, hau da, 10 euro ordaindu beharko dituzte.  Animatu eta parte hartu!!!

 

 (id: 795611)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE