Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
2-0 irabazi dio Real Unioni, 10 jokalarirekin

Mondrak entrenatzaile berriarekin etxeko lehen garaipena lortu du

Taldeak eta zaletuek pozarren ospatu dituzte Iker Pavonen bi golak.

595.Mondra-Real.Union.19-20.Goros (id: 7730454)


Bideoak, testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 16, zapatua

 

Entrenatzaile aldaketa mingarriaren ostean, eta Zarautzeko berdinketa mingotsaren ondoren, Mondrak gaur garaipen gozoa lortu du.

 

Aurrean Real Union izan du, arerio zuzena, sailkapeneko behealdean baitago Irungo taldea ere. Asier Olaizola entrenatzaile berriak ondoko hamaikakoa zelairatu du:

  • Gaizka atean
  • Oihan
  • Jokin
  • Barru
  • Danel
  • Iñigo
  • Goros
  • Pavon
  • Iker Sanchez
  • Gorka
  • Asier Sanchez


Ordezkoak: Haritz, Jontxu, Valle, Arroyo, Josu Arizmendiarrieta eta Haritz Arizmendiarrieta. 

 

Talde zuri-moreak, euripean eta giro hotzarekin, etxeko lehen garaipenaren bila zelairatu da. Sancho anaiek, Gorkak, Pavonek,... aukera onak izan dituzte.

 

Arbitroak 11. minutuan gol bat baliorik gabe utzi dio Mondrari jokoz kanpo zegoelako. Gauza bera egin dio Real Unioni 16. minutuan.

 

595.Mondra-Real.Union.19-20.Oihan.Asier (id: 7753503)

 

30. minutuan Gaizka atezainak, baloiaren bila zihoala, Irungo jokalari bati falta egin dio, areatik kanpo, eta arbitroak txartel gorria adierazi dio. Ondorioz, Ezpeleta jarri da atepean.

 

Atsedenera husnako berdinketarekin iritsi gara, eta euria barra-barra. 10 jokalari zituenez, Asier Olaizolak taldea berregituratu behar izan du, Josu eta Haritz Arizmendiarrieta zelairatuz.

 

595.Mondra-Real.Union.19-20.Defentsan (id: 7773804)

 

Taldeak kementsu ekin dio bigarren zatiari, eta 60. minutu inguruan Iker Pavonek kontraerasoan bi gol sartu ditu. Taldeak eta zaletuek pozarren eta amorruz ospatu dituzte, garaipen gose zeudelako.

 

Ondoren, Mondrak jakin izan du errentari eusten, eta denboraldiko etxeko lehen garaipena lortu du. Horrela, 14. postura igo da behin-behinean.

 

Datorren asteburuan Hernaniren aurka jokatuko du, hernaniarrak sailkapeneko goialdean daudela. Aupa Mondra! Aurrera! 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE