Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Olariaga, Otamendi eta Arexolaleiba hizlari

Identitareari buruzko hiru ikuspegi mahai gainean jarri dira

Hizkuntza identitateaz, nazio identitateaz, migrazioaz,… eztabaida egin dute Julen Arexolaleiba, Andoni Olariaga eta Martxelo Otamendik.

590.Identitate.Mahai-inguru (id: 2141196)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko azaroak 15, osteguna

 

Udalak eta Arrasateko Bai Euskal Herriari taldeak antolatuta, mahai-ingurua egin da gaur arratsaldean Kulturateko areto nagusian.

 

Herritar ugarik jarraitu dute bertatik bertara emanaldia. Julen Arexolaleiba HUHEZI-ko irakasle, Andoni Olariaga filosofo eta Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria aritu dira mahaiaren bueltan, Goienako Julen Iriondo kazetariaren galderei erantzunez.

 

Mahai-inguruan izan da hizlarien arteko eztabaidarik. Izan ere, gauza batzuetan ados baina beste batzuetan ados ez baitira egon.

 

Martxelo Otamendi:

 

Nik 15 urterekin Los Bravos entzuten nituen, eta orain euskarazko egunkariaren zuzendariari naiz. Beraz, uste dut gai honek ez gaituela hainbeste kezkatu behar”.

 

“Guk daukagun erronka nagusietako bat da gure hizkuntza-emigranteak euskalduntzea”.

 

“Hizkuntza komunitate txikiak hiztunak erakarri behar ditu. Izan ere, hiztunek hizkuntza komunitate handietara jotzeko tendentzia dute”.

 

“Kataluniako PP-ko buruak, Sánchez Camachok, beti katalanez hitz egiten du, baina gero diskurtso oso espainolista dauka”.

 

Julen Arexolaleiba:

 

Batez ere, eta funtsean, euskara(ga)tik euskaraz egiten dugun hori da euskal identitatea”.

 

“Nik aurrean quichua elebakarrak izan ditut eta quichuera jakin barik mugimendu askotako buruzagi direnak. Irudika dezagun eszena. Quichuen ordezkariak omen direnek ez diete kitxua elebakarrei zuzenean ulertzen. Egoera horretan, bat aukeratu behar izatekotan, zein da quichua eta zein ez? Erantzuna argia da, ala?: Quichua besterik ez dakiena”.

 

“Hiztunak erabiliko du erraztasun handiagoz erabiltzen duen hizkuntza. Hiztunaren inguruak ere asko markatzen du”.

 

“Orain direla bi mende “listo” batzuek anikilatuta egongo ginela uste zuten, baina hemen jarraitzen dugu”.

 

Andoni Olariaga:

 

Gauzak argi ez ditugula erakusten du euskal identitateaz galdetzea XXI. mendean Arrasaten”.

 

“Pertsona bat abertzale izateko motiboak infinituak dira”.

 

“Camp Noun megafonotik katalanez zerbait esaten dutenean, ikusleek ez dute hori zeozer politikotzat hartzen. Hemengo futbol zelaietan bai, ordea”.

 

590.Identitate.Mahai-ing.En (id: 2167892)



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE