Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Aitor Magallanes arrasatearra nagusitu da Oñatiko tenis txapelketan
San Migel txapelketako finalean Eneko Ugalde bergararra garaitu zuen (6-1 eta 6-1).
Testua: Ibai Trebiño / Argazkiak: A.K.E. / 2016-10-24
 
Oñatiko San Migel tenis txapelketan garaipena lortu du Aitor Magallanes arrasatearrak. Atzo jokaturiko finalean, Magallanes erraz nagusitu zitzaion Eneko Ugalde bergararrari, 6-1 eta 6-1eko partziala lortuz.

Oñatin lehiatu zen AKE taldeko kide bakarra ez zen izan Magallanes; Hirugarren eta laugarren posturako partidan, Kepa Aranbarri Sebas Sierraren aurka nagusitu zen (7-5, 6-7 eta 7-4) eta kontsolazio finalean berriz, Gurutz Beitiak Miguel Angel Luri garaitu zuen (6-2 eta 6-2).
 
 (id: 7175426)
 
 (id: 7210589) 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE