Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Erdialdean ospatuko da

Kirola Kalera herriko taldeen erakusgarri izango da larunbatean

Ekimen publiko eta jendetsu honek "Arrasateko Kirol Talde guztiek urtean zehar egiten duten lanaren erakusgarri izan nahi du".

450.Kirola.Kalera19.Kartela.UDALA (id: 7858406)


BEHEKO TESTUA: UDALA / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko ekainak 6, osteguna


Kirola Kalera Egunak, Arrasateko Kirol Talde guztiek urtean zehar egiten duten lanaren erakusgarri izan nahi du. Horretarako, kirola kantxa, zelai edo ohiko esparruetatik atera nahi da eta herri erdira ekarri. Hau da, egun berean eta ordu beretan kirol modalitate ezberdinak herritarrei erakusteko aukera eman nahi da. Horretarako zenbait gune bideratuko dira herri erdian.


Kirola Kalera Egunaren helburu nagusiak ondokoak dira:

- Arrasaten egiten diren kirol guztiak herritarrei erakutsi
- Kirol taldeen dinamika eta egiten duzuen lana plazaratu.
- Biztanleei kirol desberdinak probatzeko aukera eman.
- Kirola kaleratu.

Kirola Kalera Egunak ondoko espazioak erabiliko ditu:

- Iturriotz kalea, elizako pareta.
- Herriko Plaza
- Biteri Plaza
- Jose Mari Arizmendiarreta Plaza
- Arano eta Garcia Maisu-Maistrak
- Portaloia
- BAZ inguruan

 

Kirol-taldeak guneka eta ekintzen proposamena


Gure asmoa da, kirol modalitate guztiak bata bestearengandik ahalik eta hurbilen egotea, herritarrei guztiak ikusteko aukera errazteko.


Kirol Zerbitzuak egun hau antolatzeko ahal dituen baliabide guztiak jarriko ditu.


1. gunea: Iturriotz kalea, Elizako pareta


- 11:00etatik 13:00etara. Pilota Elkartea: takoak jartzeko txokoa eta pilota partida desberdinak.


2. gunea: Herriko Plaza


- 11:00etatik 12:00etara. Errugbi Elkartea: Joko desberdinak
- 12:00etatik 13:00etara. Atletismo Elkartea: altuera saltoa, txabalina jaurtiketa…

 

3. gunea: Biteri Plaza


- 10:30etik 13:00etara. Borroka kirolak:

  • Desoreka (Judo) 10:30-11:40
  • ABAE (Judo, Kenpo, Aikido):11:45-13:00

- 11:00etatik 12:00etara. SUDC: Doke jokoa.
- 12:00etatik 13:00etara. Junpinga probatzeko aukera monitore baten laguntzarekin.
- 10:30etik 12:00etara. Dorletako Ama Txirrindulari Eskola: Gimkana


4. gunea: Jose Mari Arizmendiarreta Plaza


- 11:00etatik 12:00etara. Arizmendi K.E.: Boleibola.
- 12:00etatik 13:00etara. Ointxe!: 3x3ko partiduak, hiruko jaurtiketen txapelketa…
-10:30etik 11:30era. Mondra Futbol Taldea: 3x3 partiduak, porterian punteria txapelketak…
- 11:30etik 12:30era. Arrasate Eskubaloia: 3x3 edo antzerako jarduerak burutzea.
-12:30etik 13:30era. Mondrate Areto Futbola: 3x3 partiduak, penalti jaurtiketen bidez puntuak lortu…

5. gunea: Arano eta Garcia Maisu-Maistrak

-11:00etatik 12:30era. Arrasate-Arlutz Xake Taldea: Partida desberdinak antolatzen dira elkarteko boluntarioen laguntzaz.

6. gunea:
Portaloia

-11:00etatik 11:30era. Sasoibide: ibilaldia burutu aurreko beroketa monitore baten gidaritzapean.

7. gunea: BAZ ingurua

-11:00etatik 12:30era. DYA: Lehen sorospenen hastapena emango dute.



Bukaerako ordainsari gozoa


Ekintza guztiak bukatzean, 13:30ak aldera, Kirola Kalera egunean parte hartu dutenen artean otartekoa banatuko da Herriko Plazan. Animatu zaitezte parte hartzera, jarduera fisikoa eta kirola praktikatu giro alai paregabean.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE