Erakusketa irailaren 8an inauguratuko da, asteazkena, eta 10era arte egongo da zabalik. Egitasmoaren aurkezpena gaur egin dute Debagoieneko Mankomunitatean, eta bertan Mikel Orobengoa, Koldo Azkoitia eta Angel Etxabe izan dira.
INEM-eko ordezkariek azpimarratzen dute langabezia-txartela berritzearen garrantzia. Bestalde, euren aurreikuspenen arabera Lan Erreformak “ez du eragin nabarmenik izango Arrasateko egunerokotasunean”.
2008ko maiatzak 27, asteartea
13 eta 18 urte bitartean dituzte. Arrasate Musikaleko ikasleak edo ikasle ohiak dira. Musika maite dute eta jendea mugiarazteko gogoa daukate. Dragoialde deitzen dira, eta 11 neska-mutil hauek ematen diote hauspoa:
Hodei Balanzategiri eta Martxel Balanzategiri bururatu zitzaien txaranga sortzea. “Sorrera zerbait espontaneoa izan zen”, gogoratu du Hodei Balanzategik, “ohartu ginen jotzen genituen pieza batzuk fanfarre batentzako egokiak zirela, eta ideia gauzatzeari ekin genion”.
Gehienak Arrasate Musikaleko ikasleak dira, baina txarangaren ibilbidea euren kabuz egitea erabaki dute. Gaztetxean elkartzen dira entseguak egiteko astearte arratsaldetan (18:00etan) eta larunbat goizetan (11:00etan).
Taldeko ateak zabalik dauzkate fanfarrearen alde egin gura dutenentzat. Bidenabar, tuba helikoidala jotzen duen musikari bat behar dute, taldea borobiltzen joateko. Oraingoz tronpa, tronpeta, saxo (tenor eta altua), platilo, danbor eta bonbo doinuak zabaltzen dituzte. Euren errepertorioan betiko piezak daude...:
... baita apurtzaileak edo berritzaileak ere:
Honezkero, gazte hauek badakite zer den kaleak txaranga batekin animatzea. Estreinaldia aurtengo Bergarako Pentekoste jaietan egin zuten, “maratoi bat bezalakoa izan zen, egun osoan egon ginen jotzen”, azaldu digu Hodeik.
Arrasateko estreinaldia, berriz, kamioi baten gainean egin zuten saskibaloikoekin. Izan ere, Ointxe! saskibaloi elkarteak kamioi baten gainean ospatu zuen kategoria igoera, eta Dagroialdeko lagunak ere bertara igo ziren ospakizuna musikatzeko asmoz.
Egun hauetan fanfarreko musikariek buru-belarri dabiltza Elkartasun Eguneko errepertorioa prestatzen. Emanaldia ekainaren 14an (larunbata) eskainiko dute arratsaldeko 17:00etatik aurrera Herriko Plazan.
Sanjoanetan ere jo ta fuego ibiliko dira, eta txopoa Herriko Plazaraino eramango duten gazteei lagunduko diete, musikak ematen duen indarrarekin. “Martxan jartzen ari gara eta bide luzea daukagu aurretik”, aurreikusi dute txarangako lagunek.
www.dragoialde.net (kontrataziorako webgunea)