Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Publiko ugarik jarraitu du lehiaketa

Etxoste Tabernak irabazi du 24 Orduko Futbito Txapelketa

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 14, domeka

 

Atzo goizeko 9:00etan hasitako txapelketa gaur goizaldeko 3:00 ingura arte iraun du. Denera 15 taldek parte hartu dute.

 

Nesken txapelketa Arizmendik irabazi du, eta mutilena Etxoste Tabernak. Izan ere, Mondrako eta Mondrateko hainbat jokalarik talde sendoa osatu dute, eta finalean nagusitu dira.

 

Finalean Riazor Blues taldeari irabazi diote lehia gogor batean. Ondorengoak izan dira sarituak mutilen txapelketan:

  • Talde txapelduna: Etxoste Taberna
  • Talde txapeldunordea: Riazor Blues
  • Hirugarren taldea: Patxixena
  • Jokalari baliotsuenari saria: Danel Argoitia
  • 'Pitxitxi'aren saria: Iker Pavon
Nabarmentzekoa da txapelketak egunean zehar Zaldibarren eragin duen giro ona. Ikus-entzule ugarik jarraitu dute lehiaketa, eta finalak ere (goizaldeko 2:00 aldera jokatu arren) publiko ugari izan du.

 

Azpimarratzekoa da ere Antolakuntzak egindako lana, gazte talde honek ekipoen laguntzarekin ahalbidetu dutelako txapelketa behar bezala aurrera eramatea. Zorionak guztiei! 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE