Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Apirilaren 30a arte zozketan parte hartzeko aukera egongo da.
"Zuk merezi duzulako Ibai-Arte erosketa txartelak" kanpaina martxan jarriko du Ibai-Artek
40€ arteko erosketa txartelak jarriko dira zirkulazioan.

Testua eta kartela: Ibai-Arte. 2017ko martxoak 22, asteazkena. 

 

Apirilaren 30a arte, Ibai-Artek, Arrasate Txartelaren bitartez “ Zuk merezi duzulako Ibai-Arte erosketa txartelak” kanpaina jarriko du martxan zeinetan bazkide diren saltokietan trukatzeko erosketa txartelak zozketatuko diren.

 

2017ko maiatzaren 31a arte Arrasateko saltokietan trukatu ahal izango diren 40€ arteko erosketa txartelak jarriko dira zirkulazioan. Bezeroek erosketa burututako unean jakingo dute sarituak izan diren edo ez, datafonoak inprimatutako ticketean ondorengo mezua azalduko baita: Saria: “Zuk merezi duzulako Ibai-Arte Erosketa Txartelak”.

 

Erosketa txartelen banaketa maiatzaren 6an burutuko da, larunbata, eguerdiko 13:30etan Seber Altube Plazan eta beharrezkoa da saria jasotzera bertara joatea. Saria jasotzeko, bezeroak saria tokatu zaion saltokiaren zigiluaz zigilatutako erosketa ticketa aurkeztu behar du banaketa gunean.

 

 (id: 7172614) 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE