Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Leintz Arizmendi eta Mondrate etxetik kanpo

Errugbi, eskubaloi, saskibaloi eta futbol-partidak jokatuko dira Arrasaten domekan

Ointxek, Euskal Kopa irabazi ostean, Ardoiren aurka arituko da Iturripen. Kanpazar Arrasatek etxeko lehen partidua jokatuko du Mojategin. Bertan ere Mondra lehen garaipena lortzen ahaleginduko da. Ford Mugarrik goian jarraitzeko borrokatuko du Iturripen.

595.Leintz-Arizmendi.Ostadarra18-19 (id: 9196096)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko urriak 3, osteguna

 

 

Mondraren Ohorezko Erregionaleko taldeak domekan Beti Gazteren aurka jokatuko du, Mojategin arratsaldeko 16:30ean.

 

Anaitasunaren porrotari aurre egiteko, eta sailkapenean gora egiteko asmoz, Jorge Davilaren mutilek 3 puntuak bilatuko dituzte, 8. postuan dagoen talde lesakarraren aurka.

 

Leintz Arizmendik, aurreko asteburuan Urnietari 2 eta 0 irabazi ostean, domeka honetan Ostadarraren aurka neurtuko dituzte indarrak, Lasarte-Oriako Michelin berdegunean 15:30ean.

 

Taldeak orain arte jokatutako bi partiduak irabazi ditu, eta 6 punturekin koliderra da Tolosarekin batera.

 

Mondratek garaipen batekin ekin zion denboraldiari, Tolosala-Iurre Tabernari 4 eta 3 irabazita. Ondorioz sailkapeneko 6. postuan dira.

 

Igande honetan Jon Zabala eta Jonathan Rasoren taldeak Sestaon jokatuko du, 5. postuan dagoen taldearen aurka. Las Llanas kiroldegian, domekan 11:30ean. 

 

Errugbiari dagokionez, Julen Barrutiaren taldeak garaipen batekin ekin zion denboraldiari aurreko asteburuan, Iruñean 19 eta 35 irabazita.

 

Ondorioz, bigarren postuan dago gure taldea, eta igande honetan eguerdiko 12:00etan Zarutzen kontra jokatuko du Mojategin. Babyauto Zarautz laugarren postuan da.

 

Mondragon Unibertsitateak, EBAko Euskal Kopa irabazi ostean, Megacalzados Ardoiren aurka jokatuko du ligan, igande honetan Iturripen 18:30ean. 'Arri'ren taldeak liga hasieran kementsu aritzea bilatuko du.

 

Ford Mugarrik orain arte ligan jokatutako bi partiduak irabazi ditu, azkena Ugeragaren aurka (24 eta 27) etxetik kanpo. Ondorioz, ekipoa koliderra da.

 

Patxi Garciaren taldea igande honetan ahalegindu da hirugarren sailkatuaren, Gasteizko Limpiresol Corazonistasen aurka garaipena lortzen. 11:30etik aurrera Iturripe kiroldegian.

 

Animo gure talde guztiei! 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE