Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Egitarau 'ikaragarria', Gaba Baltzaren harira

Beldurrezko etxea, arimen biltzarra eta ziklo menstrualaren saioa antolatu dira

Txatxilipurdik, AEDko Ttak taldeak, Gazte Txokoek eta Ludotekek 3 ekitaldi 'odoltsu' antolatu dituzte. Lehenbizikoa astebukaera honetan izango da.

595.Gaba.Beltza.Kartela19.TXATXILIPURDI (id: 7167517)

 


Kartela: Antolakuntza / Portadako argazkia: MB Artxiboa / Testua: mondraberri.eus / 2019ko urriak 22, martitzena

 

 

Aurten ere Gaba Baltzak ospakizun ezberdinak ekarriko ditu. Hala, asteburu honetan beldurraren etxea bisitatu ahalko da Erdiguneko Gaztetxokoan (Pablo Uranga kalean) arratsaldeko 18:00etatik iluntzeko 20:00etara...

 

Egitarau 'odoltsua'rekin jarraituz, datorren asteartean 'Ziklo menstruala ezagutzen' saioa egongo da San Andresko Etxaluze eraikinean. 17 urtetik gorako pertsona menstruatzaileei zuzenduta egongo da, eta aurrez izena eman behar da, horretara ausartzen baldin bazara noski...

 

Azkenik, urriaren 31n, eguneko argiak itzaltzen hasiko direnean, Arimen Biltzarra Herriko plazatik abiatuko da. Ez ahaztu kukumarro edo baserritarrez mozorrotuta bertaratzea, eta eroan kandela eta kalabaza.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE