Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasatearra Azkoitiko zapatuko saioan

Ane Zuazubiskar: "Final-laurden ona egitearekin konformatuko nintzateke"

Anek Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren zapatu honetako saioan parte hartuko du. Azaldu berri digunez "saio ona egitearekin eta gustura abestearekin konformatuko nintzateke".

595.1Ane.Zuazubiskar.GIPUZK.BERTSOL.TXAP19 (id: 2004140)


Portadako eta goiko argazkia: Bertsozale Elkartea - bertsozale.eus / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urriak 31, osteguna 

 

- 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan baino harago iritsi zara. 

  

- Orain direla 4 urte lehen aldiz parte hartu nuen, eta 18 urte nituen. Kanporaketetan aritu nintzen, eta parte hartu nuen gehien bat Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa barrutik ezagutzeko, eskaintzen zituen aukerak ezagutzeko. Aurten gogotsu nengoen izena emateko, eta 2015ean baino hobeto aritu naiz.

 

- Nola prestatzen ari zara zapatuko final-laurdena?

  

- Urte hasieran ekin genion neurri batean txapelketa prestatzeari, eta maiatzean kanporaketa fasea hasi nuen. Azken astean egunkarietako informazioak atentzio handiagoz jarraitzen ditut, baina ez dut prestaketa berezirik egin, orain artekoaren bidetik jarraitzen dut.

 

595.Ane.Zuazubiskar.GIPUZK.BERTSOL.TXAP19 (id: 2226458) 

- Zelan aurreikusten duzu Azkoitiko final-laurdena?

 

- Final-laurdenean talde oso polita gaude, tartean gazteak, bide bat egina dutenak, Beñat Gaztelumendi 2015eko Gipuzkoako bertsolari txapelduna, Ane Labaka, Ander Lizarralde, Mikel Artola, Maialen Akizu,... Talde oso polita da ikuspuntu ezberdinetatik begiratuta. Oso gertuko jendea dago tartean, baita lagunak ere. Nik uste saio polita izango dela. 

 

- Eta finalaurrekora sailkatuz gero?

 

- Niretzat final-laurdenetara sailkapena lortzea handia izan da. Ez nuen halakorik espero. Finalaurrekoa oso urrun ikusten dut, baina sailkatuko banintz oso pozik hartuko nuke. Hala ere, final-laurdenean saio ona egitearekin eta gustura abestearekin konformatuko nintzateke.  

 

Informazio zabalagoa hemen klikatuz

  


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE