Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Giza Bibliotekaren 3. edizioan

Hainbat lagunek, "giza liburu" bezala, euren ezagutzak partekatu dituzte

Arrasateko Bibliotekak antolatuta, "giza komunikazioa sustatzeko" ekitaldia egin zen kalistroetan.

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 1, ostirala

 

Liburutegiaren Nazioarteko Eguna ospatu zen aurreko ostegunean, eta berau ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu zituen Arrasateko Bibliotekak.

 

Hauetako bat urriaren 24an bertan egin zen, Giza biblioteka izenekoa hain zuzen, Kulturateko kalistroetan, 3. aldiz jarraian.

 

Ekimen hau egiteko arrazoietako bat da "denok daukagula zer kontatua", eta beraz "denok bilaka gaitezke liburu beste pertsonentzat, liburu biziak bagina bezala".

 

Hala, ekitaldiaren helburua "giza komunikazioa da, kontakto humanoa sustatzea. Baita pertsona eta proiektu berriak ezagutzea ere". Beraz, "literaturatik harago doa". Ekitaldian zazpi pertsona, zazpi "giza liburu" aritu ziren:

 

595.Bibliotekaren.Eguna19.Giza.Biblioteka7 (id: 7926744)Josune Murgoitio: Bidaia.

 

595.Bibliotekaren.Eguna19.Giza.Biblioteka6 (id: 7947432)Oier Etxebarria: Norbere esku zer dagoen jakitea eta egitea da kontua.

 

595.Bibliotekaren.Eguna19.Giza.Biblioteka5 (id: 7963278)Nora Pradejon, Ane Ortueta, Ana Guillegi (Ndank Ndank elkartea): Zubia eraiki da.

 

595.Bibliotekaren.Eguna19.Giza.Biblioteka4 (id: 7979273)Ane Odriozola: Eleberri bat idatzi eta publikatzearen gorabeherak.

 

595.Bibliotekaren.Eguna19.Giza.Biblioteka3 (id: 7996236)Iñaki Etxebeste eta Markel Arriolabengoa: Bestelako basogintza eredu baterantz.

 

595.Bibliotekaren.Eguna19.Giza.Biblioteka2 (id: 8012892)Silvina Fondra: 'Un encuentro novelado'.

 

595.Bibliotekaren.Eguna19.Giza.Biblioteka1 (id: 8030005)Espe Irasuegi: 70 urtetik gora edukita gauza asko egin daitezke.

 

Saio bakoitzak 20 minutu iraun zuen, eta ekimenean parte hartu zuten pertsonen parte-hartzea eskertu zuen liburutegiak.

 

 

Bilbliotekaren web orria

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE