Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Hildako mendizaleak oroituko dituzte Besaiden
Domeka honetan, irailaren 18an, ospatuko da hildako mendizaleei eskainitako urteroko omenaldia. Bestalde, Besaide ME-k irailean zehar antolaturiko ekintzen berri eman du eta Anporreta inguruko mendi bat erosteko errifak salgai direla jakinarazi du.
 (id: 7199505)
Testua: Ibai Trebiño ; Argazkiak: MB artxiboa ; 2016-09-13
 
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko probintziek bat egiten duten tokian, Besaide mendian alegia, ospatuko da urtero lez hildako mendizaleen oroimezko eguna. Aurtengo ekitaldian, Aramaioko Orixol mendi elkarteari dagokio egunaren antolakuntza, Elorrio eta Arrasateko mendizaleak aurreko urteetan egin bezala.

Goizeko 11:30 burutuko dute urteroko meza eta omenaldia, urtean zehar mendian bizitza galdu duten mendizaleei eskaintzen zaien omenaldi xumea eta hunkigarria. Euskal Federazioko lehendakariak hartuko du parte bertan eta bertsolari zein trikitilarien laguntzarekin giro paregabea espero da. Txosna bat ere montatuko da eta bertan jana eta edaria erosteko aukera izango dute bertara gerturatzen diren mendizaleek. 

'Iturritxipigaina herriarentzat' zozketa

Besaide Mendizale Elkarteak Iturritxipigaina herritarrei bueltatzeko egitasmoa abian jarri du. Paisaia paregabeak dituen lursail honen jabetza eskuratu nahi du elkarteak eta horretarako, zozketa bat martxan jarri dute dirua biltzeko asmoarekin. 

Zozketaren irabazlea Besaide egunean ezagutuko da eta TERNUA ekipazio eder batekin saritua izango da irabazlea. 

Zozketan parte hartzeko azken egunetan murgildu da jada mendizale elkartea eta hori dela eta, datorren osteguneko 'pintxopotean' errifak saltzen ibiliko dira. Besaide elkartearen egotzan ere eskuragarri izango dira errifak.

Aralarretik zeharkaldia, irailaren 24 eta 25ean

Mendizaletasuna bermatzeko apustuan tinko jarraitzen du elkartea eta datorren irailaren 24 eta 25erako Aralarretik zeharkaldia antolatu du taldeak. Euskal Herrian dauden leku ikusgarrienetarikoa bisitatuko dituzte, Balerdi mendi ikaragarriaren inguruetan dauden 'Malloak' esaterako, euskaldunen artean -orokorrean- nahiko ezezaguna den txoko liluragarria.

Txangoan partehartzeko izen-ematea zabalik da jada eta bihar, irailaren 14an, izena emateko azken aukera izango dute mendizale trebeek; Beti bezala, 19.30etatik 20.30ak arte Besaide elkartearen egoitzan (Garaibai 3)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE