Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Indar politikoen erreakzioak

Amaiurrek balorazio oso positiboa egin du. PSOE-k ez zituen Arrasaten emaitza hain onak espero. EAJ-PNV-k adierazi du ez dituela emaitza txarrak lortu. PP konforme.
Testua: I.B.-K.C.-P.I-G.L.H. / Irudiak: Alderdiak / 2011-ko azaroak 20, igandea

Gaurko hauteskundeetan Amaiur nagusitu da, PSOE-PSE izan da bigarren indar politikoa, ondoren EAJ-PNV eta gero PP.


Amaiur:  

“Balorazio oso positiboa egiten dugu. Dena den, hauteskunde munizipalak ezin dira estatuko hauteskundeekin alderatu,jendea erakartzeko orduan, botere gehiago baitugulako munizipaletan. Hala ere, gure prozesuaren alde dagoen herritar  asko dago oraindik. Horrexegatik, bide onean goazela uste dugu, eta, Madrilen, argi eta garbi entzungo dute Euskal Herria herri bat dela, eta erabakitzeko eskubidea baduela”.

PSOE-PSE:

“Emaitzak ez dira onak izan guretzat. Inkestek aurreikusten zutena bete da. Dena den, Arrasateri dagokionez, bigarren indarra izan gara, eta hori ez genuen espero, aurreko hauteskundeak emaitzak ikusita. Gaurko emaitzen ondoren, ikusiko dugu PP-k nola eramaten duen arren. Arrasaten bozkatu dizkiguten herritarrei eskerrak ematen dizkiegu. Izan ere, bagenekien horrelako egoeran PSOE bozkatzen zaila izan dela”.

EAJ-PNV:

“Orokorrean, Euskal Autonomia Erkidegoan, gure helburua lortu dugu. Arrasateri dagokionez, 2008. urteko emaitzak mantendu ditugu eta hortaz, ez dira emaitza txarrak”.

PP:  

“Pozik nago Estatu mailan lortutako emaitzekin, eta gehiengoen aldekoa ez banaiz ere, uste dut egungo testuinguru sozio-ekonomikoan beharrezkoa dela Espainia krisi honetatik aterarazteko.  Nire uste apalean popularrok gestore ekonomiko hobeak gara, eta azken 7 urteetan Gobernu sozialistak egindakoen ostean –Europar Batasunak kontrakoa zioenean ezin da esan krisirik ez dagoela-, ulertzekoa da espainiarrek hauteskunde hauetan izandako jarrera.  Argi dago egun batetik bestera ez dugula krisiarekin amaitu behar, halere, lanarekin uste dut berriro ere iparra bilatuko dugula.  Arrasateri dagokionez, Amaiurrek irabazi du, eta demokrata naizen aldetik, herritarrek hartutako erabakia errespetatzen dut.  Nire alderdiak 2008ko hauteskundeen antzerako emaitzak eskuratu ditu, eta Arrasate bezalako herri abertzale batean hori lortzea ez da gutxi”.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE