Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ikerketaren arabera, buruko arazoak dauzka

32 urteko arrasatear bat giltzapetu dute ustez pertsona bat tiroz zauritzeagatik

Epaitegiaren ikerketak “droga-trafikari” honetan zentratu ziren. Uribarriko etxean modifikatutako suzko arma bat atzeman zion. Ertzaintzak asteazkenean atxilotu zuen.

595.San.Andres.tiroketa (id: 7651840)


Testua: Mondraberri.eus / Goiko argazkia: MB Artxiboa / Beheko argazkia: Ertzaintza / 2017ko uztailak 17, astelehena

 

Jakina denez, apirilaren 12an ezezagun batek tiro egin zion jatorri pakistandarreko arrasatear bati, Bañez Doktorea kalean.

 

Tiroa bizkarretik sartu zitzaion, bihotzaren ondoan geratu, eta ondorioz Donostia Ospitalera eraman behar izan zuten.


Ordutik Ertzaintzak tiroketa ikertu du, eta joan den asteazkenean Arrasaten 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuen.


Ikerketaren arabera, ustezko erasotzaileak "aleatorioki", "hausaz" aukeratu zuen biktima, bien artean "harremanik ez zegoelako".

 

Gogoratu behar da orduan biktimak 40 urte zituela, eta bere 3 seme-alabak ondoko haur-parke batean jolasten zeudela.


Ikerketak azaldu duenez, atxilotutako pertsonak "buruko arazoak" ditu. Ustezko erasotzailea asteazkenean atxilotu zuten, eta preso prebentibo bezala kartzelatu dute, Aita Menni ospitaleko psikiatria unitate batean, Arrasaten.


Ikertzaileek atzeman dute tiroketan erabilitako arma, eta beste bi pertsona ere atxilotu dituzte, “delituetan parte hartzeagatik, baina ez San Andresko tiroketan”.

 

595.Tiroketa.San.Andres.Pistola.ERTZAINTZA (id: 1658077)

Ikerketa hau Bergarako 4. Instrukzio Epaitegiak zuzendu du, eta espetxeratutako arrasatearrean zentratu zen.


Gizon honek txikizkako droga trafikoa egiten zuen, eta Ertzaintzak jarraipena egin zion susmagarri bezala.


Atxilotua izatean Bruni markako arma bat modifikatua atzeman zioten [goiko argazkian], poltsa batean zeramana, 8 kartutxorekin.


Kartutxoetako bat jarrita zeukan, eta beraz atxilotzean suzko arma erabiltzeko “prest” zeukan, ikerketaren arabera.


Armaren analisi teknikoak egin ondoren, San Andresko tiroketan erabilitakoa zela ondorioztatu du.


Uribarriko etxebizitza miatu zioten, eta munizio gehiago atzeman zioten, baita haxis eta marihuana ere.


Beste bi pertsona ere atxilotu zituzten, baina antza San Andresko tiroketarekin zerikusirik ez dute:

 

Bigarren atxilotuak 20 urte ditu, Oñatikoa da eta goian aipatutako armaren antzeko bat aurkitu zioten, baita modifikatutako munizioarekin ere. Hirugarren atxilotuak 25 urte ditu eta Otxandiokoa da.

 

Espetxeratutako pertsonari "hilketa-ahalegina" leporatzen diote.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE